Maider Garcia de Vicuña: “Kalera borrokara joan aurretik, etxeko aldaketa txikiak behar ditugu”

Published On 16 urtarrila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Zer da ama izatea? Eta aita izatea? Ama izatea da benetan emakume egiten gaituena? Aita ez den gizonak ba al du hutsunerik bere baitan? Aita edo ama izatean gure desioei erantzun diegu? Nork zaintzen ditu hobeto umeak? Haurrek titia hartzen duten bitartean amaren parean egon behar al dute? Ze ama edo aita mota izan nahi dugu? Zer da gizon izatea? Eta emakume izatea? Zer da gurasotasuna?

Horiek eta beste hainbat galdera proposatu ditu Maider Garcia de Vicuñak Guraso.eus-eko bere blogean, eta hausnarketa ariketa bat sustatu nahi izan du. Horren berri Bergarako Txapa irrati libreko lagunei eman die, eta solasaldi hori ekarri dugu gaurko saio amaierara.

Comments are closed.