irrati libre

97 irratia: 5 urte eta beste 97 betetzeko prest

26 urria, 2018 | 0 Komentarioak

Zebrabidea berezia egin dugu Bilboko 97 irratitik. 5 urte betetzen dituen honetan, estudio berria estreinatu dute, eta bertara hurbildu gara irratiaren historiaz, irratsaioez, funtzionamenduaz eta hemendik aurrerako erronkez hitz egiteko. Mikel eta Txerrenen eskutik sartu gara 97 irrati libreko bihotzeraino. Entzun, entzun!

irakurri gehiago →

Zer da ama izatea? Eta aita izatea? Ama izatea da benetan emakume egiten gaituena? Aita ez den gizonak ba al du hutsunerik bere baitan? Aita edo ama izatean gure desioei erantzun diegu? Nork zaintzen ditu hobeto umeak? Haurrek titia hartzen duten bitartean amaren parean egon behar al dute? Ze ama edo aita mota izan nahi […]

irakurri gehiago →

Amelia Barquinek miresten du ETB1eko Go!azen telesaila, itxura batean horren baliabide gutxirekin egindako telesail batentzat. Eta funtzionatu egiten duela ere iruditzen zaio. Barquinen iloba ostiraletan korrika joaten omen da etxera ebatzi gabeko maitasun tentsioaren hurrengo urratsa ikustera eta abestiak entzutera. 21:00etan txintxo-txintxo esertzen omen da telebistaren aurrean. Eta Barquin pozez txoratzen, nerabeak euskarazko kultur produktu […]

irakurri gehiago →

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean. Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.

irakurri gehiago →

Itsaso Pagoaga, mini munduen eraikuntzaz, Txapan

2 azaroa, 2016 | 0 Komentarioak

Ba al dakizue zer diren mini munduak? Edo zer den pieza solteen teoria? Itsaso Pagoaga guraso.eus egitasmoko kolaboratzaileak Bartzelonara egindako bidaia bat baliatu dute Txapa irratiko lagunek minimunduak eraikitzea zer den edo zer izan daitekeen ulertzeko. Bartzelonan egin zuten esperimentua. Jolasarekin lotutako proiektuek bat egin zuten bertan, eta Pagoagak Gurasoak irratsaioan eman die horren berri […]

irakurri gehiago →

Hiru urte bete dira Oarsorriak taldean parte hartzen duten haur eta gurasoek udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko aukera izan zutenetik. Irri Baratzea proiektua abiatu zuten, eta denen artean erabaki zuten, auzolanean eta hainbat belaunaldi bilduta lurra lantzea. Hiru urteko epe horretan, Irri Baratzea proiektua elikatu dute familiek, egutegia adostuta lursaila lantzera […]

irakurri gehiago →

Dagoeneko bada denbora Bergarako kartzela zaharrean haur eta guraso asanblada martxan jarri zutenetik. Aisialdi ekintzak antolatzeko, guraso izateak sortzen dizkien kezka eta zalantzak argitzeko, hezkuntza eredu ezberdinak aztertzeko, herrian seme-alaben eskubideak defendatzeko, haurren parte hartzea sustatzeko, beste herrietako dinamikak ezagutzeko… hainbat helburutarako jarri zuten martxan. Aurtengo lehen batzarra egin dute, baita datorren astebururako bigarren baterako […]

irakurri gehiago →

Kurtsoa hastearekin batera, ohikoa izaten da auzolan eta garbiketa lanetan murgiltzea. Horixe da Bergarako kartzela zaharrekoek egin dutena ere, eta Euskal Telebistako lehen kateko Auzolan saioko lagunek bertatik bertara ezagutu nahi izan dute hango esperientzia. Igande honetan eskainiko dute Bergaran grabatutakoaren berri telebistan, baina Jaione Carpinterok Txapa irrati librekoei emandako azalpenei egin diegu tartea guk […]

irakurri gehiago →

Nerabezaroa ez da aro erreza. Garatu berri diren gaitasun kognitiboekin errealitatea interpretatu eta zentzua eman beharrarekin egiten du topo pertsonak, gorputza aldatzen ari den bitartean eta inguruan gizarte-postmodernoaren balore aldakorrak dabiltzan bitartean. Aro horretan guraso asko zer egin ez dakitela ibiltzen dira, haien nerabezaro urruna ezberdina izan zelako. Hargatik, Koldo Gilsanzek zenbait aholku eman dizkie […]

irakurri gehiago →

Hezibide zentroari buruzkoak ekarri ditugu gaurko Zebrabidera. Psikologiako osasun zentroa da Hezibide, zumaian dago eta haur, gazte zein helduentzako heziketa zerbitzuak eskaintzen ditu. Psikologia arloko profesionalak aritzen dira lanean bertan, eta horietako baten hitzak, Mireia Centenorenak, bildu dituzte Bergarako Txapa irrati libreko lagunek.

irakurri gehiago →