hezkidetza

Hilean behin izaten dira gurean Urtxintxa eskolako lagunak, esku artea izaten dituzten proiektuak uhinetara hurbiltzeko. Oraingoan, hezkidetzari heldu diote eta datozen hilabeteetarako antolatutako trebakuntza ikastaroen berri eman digu Goiuri Mendez Otaegik: Indarkeriaren arrakalak eta Maskulinitatea(K). Aiaraldean martxan jarriko duten Hezkidetzan aditua ikastaroa eta barne formakuntzak ere izan ditugu hizpide. Informazio guztia: https://urtxintxaeskola.eus/trebakuntza/  

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urtean zehar, eta gaurko kolaborazioan horietako batez aritu gara Utxintxako kide den Goiuri Mendez Otaegirekin. Pedagogia askatzaileen inguruko formakuntza eskainiko dute larunbat honetan, eta aipatu saioa aitzaki harturik, hezkuntza sistemari eskaintzen dion alternatibaz hausnartu dugu.

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako kide den Idoia Ramirez de Okariz izan dugu gurean, eta pasaden urriaren 28an Tabakaleran egindako jardunaldien inguruan aritu gara harekin. Oinherri egitasmoaren baitan antolatutako jardunaldien balorazioa egin digu Idoiak Oinherri egitasmoa zer den azaltzearekin batera.

irakurri gehiago →

Jatorria, kultura, sexualitatea, hizkuntza… zenbat gauzak hartzen dute parte nortasunaren eraikuntzan? Eta aniztasun hori nola kudeatu behar da aisialdiko ekintzetan? Gaurko hezkidetzaren tartean, horri begira jarri gara Urtxintxa Eskolako hezkidetza proiektuen kudeaketan aritzen den Iñigo Ranerorekin.

irakurri gehiago →

XVI. mendeko moralisten arabera, haur bat ongi hezteko komenigarria zen lehen urteak amarekin eta etxeko emakumeekin igarotzea. Eta gaur egun? Nolako pentsamendua dugu gurasotasunaz eta gurasoen rolaz? Aitatasunaz hausnartzen al dugu amatasunaz bezainbeste? Eta nolako eragina du horrek umeen heziketan? Horiek dira gaurko hezkidetzaren tartera ekarri ditugun puntuetako batzuk, eta horietaz hitz egin dugu Harremanak […]

irakurri gehiago →

Heziketaren ataletako bat da jolasa, hezkidetzaz aritzeko tarteka zabaltzen dugun atalean argi geratu izan zaigunez. Beraz, merezi du aztertua izatea eta sor daitezkeen galderei erantzuna ematen saiatzen da Amarauna sarea, teoriaz gain, praktika ere ardatz hartuta. Egiten dutenaren berri gurera ekartzeko, Amarauna sareko Irati Brabo batu da gaurko hezkidetzaren tartera.

irakurri gehiago →

Mundua den fauna handi horri oso umetatik ematen diogula tankera eta gure garunak azkar barneratzen duela eskaileraren legea, hala uste du Amagoia Mujikak eta hala plazaratu zuen martxoaren 19ko 7K astekarian. Botere harremanetarako joerari begira jarri gara gaurko hezkidetzaren tartean, eta Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Tratu onak, genero estereotipoak, biktima eta erasotzaile etiketak, kalearekiko beldurrak eta bikote harremanetako kontrol arriskutsuak. Sarri aipatzen diren gaiak dira horiek guztiak, saihesteko prebentzioan egin beharreko lanaz ere jakitun gara, baina ikasi duguna transmititzeko joera ere badugu. Horri guztiari hezkidetzatik nola hel dakiokeen hausnartzeko, Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Leku berriak ezagutu, kirola egin, zinera joan, museoak bisitatu… Aisialdia gozatzeko maiz zailtasunak aurkitzen dituzte aniztasun funtzionala duten pertsonek. Akaso, jendarteak ulertu dugulako gabeziak dituztela eta ohikotzat hartzen diren jarduerak eurentzat arriskutsuak direla. Baina zenbaitentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak dituen jendartea bera ez ote da gabeziak dituena? Horretaz hausnartu dugu hezkidetzari aldian aldian irekitzen diogun […]

irakurri gehiago →

Zer da ama izatea? Eta aita izatea? Ama izatea da benetan emakume egiten gaituena? Aita ez den gizonak ba al du hutsunerik bere baitan? Aita edo ama izatean gure desioei erantzun diegu? Nork zaintzen ditu hobeto umeak? Haurrek titia hartzen duten bitartean amaren parean egon behar al dute? Ze ama edo aita mota izan nahi […]

irakurri gehiago →