TERTULIA: errepresaliatu politikoen egoeraren salaketa Bilbotik harago ikusarazteko beharra

2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste dute behintzat Sare dinamikako kideek. Horregatik, garrantzi berezia ematen diote larunbatean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari. Aurtengoa «urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago» izan dadin nahi dute, eta etziko manifestazioa, berriz, auzi horrek behar duen «azken bultzada». Aste hau ari dira deialdia indartzeko baliatzen, eta euskal preso politikoen egoeraz beste hainbat datu eta albiste ere egin dira publiko, beraz, gaia pil-pilean dago, eta horretaz hitz egin dugu tertulian Sonia Gonzalez eta Mikel Oterorekin.

Hurrengo podcasta

Zer eragin du gure buruak jateko garaian?

og. Urt 12 , 2017