mikel otero

Zaldibarreko luiziaren ondorengo egoerari erreparatu diogu; amiantoaren agerpena, sutea, langileak astebetez lurrazpian jarraitzea, Jaurlaritzaren jarrera eta erantzukizuna izan ditugu hizpide, besteak beste, EH Bilduko Legebiltzarkide den Mikel Oterorekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Aste honetan sortu dute Interneten adin txikikoak babesteko zentroa espainiar estatuan. Haren helburua babesa eskaintzea da, arriskuak saihestea eta sarean haurrek eta nerabeek izan ditzaketen arazoen aurka egitea. Dirudienez, mundu digitaleko sektore ahul eta babesgabeena da adin txikikoena. Zentroaren sorrerak zer pentsatua eman digu, eta Internetek dituen arriskuen eta aukeren inguruko hausnarketa ekarri nahi izan […]

irakurri gehiago →

Legealdi berrirako Lakuako Hezkuntza sailak aurreikusten dituen jarduera lerro nagusiak azaldu zituen atzo Cristina Uriarte sailburuak. Tartean, Hezkuntzaren aldeko Itun berri bat bultzatu beharra nabarmendu zuen Hezkuntzaren Euskal Lege berri bat onartu aurretiko pauso gisa. Popularrek dagokion mailatik behera aritzea leporatu zioten, EH Bilduk, berriz, hezkuntza arloko eragileekin elkarlanean aritzeko aukerari uko egitea. Batzuen eta […]

irakurri gehiago →

2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste dute behintzat Sare dinamikako kideek. Horregatik, garrantzi berezia ematen diote larunbatean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari. Aurtengoa «urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago» izan dadin nahi dute, eta etziko manifestazioa, berriz, auzi horrek behar duen «azken bultzada». Aste hau ari dira […]

irakurri gehiago →

Herenegun, Gasteizko epaitegian desobedientzia egotzita deklaratzera deituta zeuden zortzi auzipetuak ez ziren epaiketan izan, eta hala, desobendientziaz erantzun zuten Gasteizko Harresian atxilotuak izan ziren zortziek. Ez dutelako uste inolako zigorrik jaso behar dutenik horrelako ekintza bat egiteagatik, oso legitimoa iruditzen zaielako. Epaiketa, hortaz, auzipetuen presentziarik gabe egin zuten, eta bitartean, kanpoan elkarretaratzea egin zuten zenbait […]

irakurri gehiago →

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete, Estitxu Eizagirrek atzo aurreratu zigunez, Argia astekarikoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo […]

irakurri gehiago →

Gure bizimoduan, bizi-kalitatean eta harremanetan eragin zuzena du hirigintzak, baina produkzioaren eta kapitalaren hiri-eredua eraiki dugula esan zigun atzo Estitxu Eizagirrek Argia astekariaren aurrerapena egiterakoan eta hirigintza birpentsatu beharraz Mikel Garciaren erreportajeari aipamena egin zionean. Beraz, gure hirietara begira jarrita falta zaigu gizartearentzako eta bizitzarako hiriak eraikitzea. Gai polita iruditu zaigu zapaltzen ditugun kaleek gugan […]

irakurri gehiago →

Gaur amaitzen da epea Zubietako Ingurumen Gunearen lehen fasea eraikitzeko eskaintzak egiteko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hilabete batzuk izango ditu gero adjudikazioa egiteko. Kanpoko eta bertako konpainiaz osaturiko lau enpresa taldek aurkeztu dituzte proiektuak. Horietako zenbait, gainera, Espainiako ustelkeria kasu sonatuetan nahastuta agertu diren enpresak dira. Kasualitatea ote? Edonola ere, epe amaierak aukera eman digu Gipuzkoako […]

irakurri gehiago →

EAJko 28 legebiltzarkideek gaur aurkeztu dituzte ganberako kide izateko euren akreditazioak, Gasteizen. Elkarrekin Podemos koalizioko 11 legebiltzarkideek astelehenean aurkeztu zituzten eurenak, eta legebiltzarra osatu ahal izateko epea abian jarri da horrela. Diputazio iraunkorreko presidente Bakartxo Tejeriari dagokio orain hamabost egun baino lehen osoko bilkurarako deia egitea. Horrenbestez, urriaren 21an egingo da legebiltzarra bera eta hura […]

irakurri gehiago →

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak proposamena egin dio Madrili, proposatu dio elkarlanean adostea independentzia galdeketaren puntuak, baina horrek berak Espainiako gobernurik eza begi bistakoa dela ageriago utzi baino ez du egiten. Badirudi Kataluniako prozesua ari dela indartzen, eta bitartean, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek indar independentistekin ere hitz egiteko erakutsi duen asmoak badirudi Madrilen alarma guztiak […]

irakurri gehiago →