Atalka

Atalkarion agurra!

25 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Gabon! Nas Pelayo bezpera honetan Atalkariok gela erroxean izango gara elkartzen gaituzten hiru gairi buruz solasteko; zinea, musika eta erotika. Zinema itsua, Gorkeya eta Kitzikan saioetako esatariak elkarrekin. Momentuz agur saioa izango da, beraz badakizue, Atalkak eta Arraio irratiak emakume* ahotsak eta betaurreko moreak behar ditu. Animatu!!!! 21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue! Ez galdu!

irakurri gehiago →

Gorkeyaren azken irratsaioa

18 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Kaixo famili!! The Dollyrots Girl Groups And Punk Beats: The Covers diskarekin agurtu dugu ikasturte hontako azken irratsaioa. 2020 arraro xamar hasi danez azken irratsaioa egiteko urte egokia iruditu zaigu. Nina eta Lopandere Gorkeya bezala agurtzen gara. Laixter berriro entzungo garelakoan, Muxu asko eta besarkada bat guztioi. NINA&LOPANDERE

irakurri gehiago →

ATALKA – Zinema Itsuaren azkeneko eszena

4 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Iritsi zaigu ikasturteari agur esateko garaia! Berezia izan da guztia, eta oraindik ere, pelikula batean gaudela dirudi. Gaur, euria ari du eta singing on the rain abiatu gara berriz ere gela arroxera, brave heartarekin eta inoiz kenduko ez diguten askatasunaz. Konfinamenduan zientzia-fikzioa eta espazio irekiak ekarri dizkizuegu; errealitatea aldatzeko aukera, alegia. Zein da zure Matrix […]

irakurri gehiago →

ATALKA – ZINEMA ITSUA – Aske, espazio irekietan

8 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Honakoan, espazio irekiak dituzten edo askatasun-sentsazioa transmiti diezaguketen filmak eta telesaila ekarri dizkizuegu. Espero dugu haize pixka bat hartzeko balio izatea! Arraio irratian ere entzun gaitzakezu, hilean behin, ostegunetan, 99.3 FMn, 21:00etatik aurrera.

irakurri gehiago →

ATALKA – Atalkariak Arraion

24 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Podcast hau 2020ko apirilean sortu da, konfinamenduan, Zarauzko Arraio Irrati libreko zenbait kide eta kide ohiek galdera batzuei erantzunez etxean egindako grabaketen zatiekin. Parte-hartzaileek irratian edukitako esperientziak eta bizipen horiei buruzko hausnarketak kontatzen dituzte. Protagonistek egindako irratsaioetako kuñak ere entzungo dira. Arraio Irratiak, irrati-entzule izateko aukeraz gain, irrati-sortzaile izatekoa ere eskaintzen du. Podcasta egiteko motibazioetako […]

irakurri gehiago →

Nork esango zigun egun bizitzen ari garena erreala izango zenik? Guri, zientzia-fikziozko egoera begitantzen zaigu. Zuei ez? Aitzakia hori hartuta, beste mundu batzuetan bidaiatu dugu: gizakiok irudikatu ere egingo ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu Oriondik harago; urruneko galaxietan ibili gara; ilargiari bisita ugari egin dizkiogu; hezur-haragizko izatetik, tonuez marraztutako uhin bihurtu gara; eta etxera itzultzean […]

irakurri gehiago →

Gorkeyan Zarauzko lista

12 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Kaixo!! Gaurkoan beste lista batekin gatoz eta oraingo honetan gure herriko talde batzuk aipatuko ditugu. Hau izan da ordu betean sartu zaigun kanta sorta: Humedecidos: Una Mano Para El Dinero , La Ciudad De Los Blandos, Tu La Quieres Ver Morir Txixaparrazta: Gurutzeari buelta, Txixaparrazta, Desde afuera (los crudos) Mor More: Errugabetzen I,II Pottors ta […]

irakurri gehiago →

Bilboko FAS elkarte kulturala 1953. urtean hasi zen martxan. Gaur egun, Estatu Espainolean, funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da, eta Europan, bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute taldea eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Haien esperientziaren berri izateko, Txarly Otaola kidearekin hitz egin dugu biharko saioan. Eta han daukaten mugimendua ikusita… krispetarik gabe gelditzeko arriskua izan […]

irakurri gehiago →

Irratsaio honetan gorputzak izan ditugu protagonistak; ba al daude desiragarriak ez diren gorputzak? Horretarako BaleakEH kolektiboarekin jarri gara harremanetan eta lodifobiari buruz aritu gara, estetikaren tiraniaz, desirak… zatoz eta kitzikatu!    

irakurri gehiago →

ATALKA-Zinema Itsua, baina esploratzailea!

13 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Saio honetan, begiak itxita izan ditugu, hankei eta eskuei irrikaz esploratzen uzteko. Horretarako, lehenengo zatian, ‘Lur eta Amets’ marrazki bizidunak izan ditugu hizpide Miren Berasategi ekoizpen-arduradunarekin. Bigarren zatian, bestalde, Zinegoak jaialdiaz aritu gara Maren Gonzalez programatzailearekin. Izan ere, oraintxe jakinarazi dute izango den programa, eta otsailaren 24tik martxoaren 8ra izango dugu aukera Bilboko gaylesbotrans zine […]

irakurri gehiago →