IRRATIEN TARTEA: Arabako eta Basaburua-Ultzamako berri, Halabedi eta Esan Erranetik

Auzi politiko bat hizpide hartuta barneratu gara gaurko irratien tartean, izan ere, bihar Espaniako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bi gazte laudiotarrek. Albiste hori ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gurera. Horrez gain, Txagorritxuko Tirrintzia talde feministak publiko egindako eraso matxisten salaketak eta aurtengo Korrikak Araban egingo duen ibilbidea ere aipatu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, irratiak eta Pulunpe aldizkariak eginiko zozketa, Basaburua eta Ultzamako herrietara 2021erako helduko den zuntz optikoa eta Imozko Udalak jaso duen praktika onen izendapena aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: erraustegiea eraikitzeko presa eta eztabaida politikoaren maila eskasa

ar. Urt 10 , 2017