araba

ZURIA BELTZEZ – 400 – laurehun kolpe

28 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Hementxe duzue gure laurehungarren sesioa. Hamabi urte igaro dira gure lehengo irratsaioa egin genuenetik, eta geroztik laupabost mila kanta jarri izan ditugu. Eta oraindik hemendik jarraitzeko intentzioa dugu. Eustea posible dela ozpatzeko hamabi kanta berri aurkezten dizkizuegu. Gaurkoan, R&R sutsua, honky tonk iluna, soul fina, psikodelia basatia, funk gordina, afro-beat boteretsua, glam-rock zintzoa, reggae amezlaria […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 399 – bueltan gaude!

22 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Hilabete aztoratu eta arraro batzuk eta gero hemen duzue Zuria Beltzez irratsaioaren itzulera. Gertatu zaigun guzti honek gure bizimoduari buruz hausnartzeko aukera eman digu, benetan merezi duten gauzen garrantziaz ohartaraziz. Eta gauza garratzitsuen artean musika topatu dugu. Musikari esker izango ez balitz ez ginateke bizirik ezta burutik sano egongo. Hortaz, goazen bada gure etapa berri […]

irakurri gehiago →

“Gure ofizioa ere artea da”

18 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Ahozko taldea sortu dute ahozkotasuna lantzen duten Arabako hainbat kontalarik. Kulturgintzan euren ofizioak behar duen lekua aldarrikatu eta ezagutzeko deia zabaldu du Itziar Rekaldek Zebrabidean, besteak beste. Datorren hitzordua asteburu honetan dute, Garaion Sorgingunean egingo den Ipuinaren Egunean. Bertaratzeko gonbitea luzatu du Itziarrek. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Arabako kronika egin dugu Irratien tartean Hala Bedi irratiko Aimar Gutierrezen eskutik. Gasteizko sorosle eta kirol jardueretako langileek iraila hasieran hasitako greba mugagabearen berri eman digu, eta baita ostalaritzako langileek joan den astean egindako mobilizazioaren berri ere. Honetaz gain, Martin Villa ministro frankistra ohiaren deklarazioaz ere aritu zaigu. Azkenik, Gasteizen izandako eraso matxista eta honen […]

irakurri gehiago →

Herritar askori gustatzen zaigu gure ingurugiroa garbia eta ederra izatea. Mendira buelta ematera joaten garenean bidea txukun egotea, etxe aurretik igarotzen den ibaia garbi egotea… Baina tamalez, zenbaiteta, ez da guztia nahi dugun bezala izaten. Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearreko Garikoitz Plazaolarekin izan gara gaurkoan hitz egiten Nahikobero saioan eta Euskal Herrian, ingurumenari kalte egiten […]

irakurri gehiago →

Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi du Erroak dokumentalak: biztanleekin elkartu, egon eta euren egunerokotasuna islatu, hain zuzen ere. Dagoeneko hasi dute crowfunding kanpaina istulapikoa plataforman, eta oraindik aukera dago ekarpena egiteko. Dokumentalaren egileetako batekin hitz egin dugu, Sergio Azkarate Maestrorekin, proiektuaren nondik norakoak ezagutu asmoz. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 398 – harresiaz bestalde

9 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Musika popularren beste aldea entzuteko kanta aukeraketa berezia helarazten dizuegu. Gurean, soinu sustraidunei eta adartsuei ematen diegu tartea eta oihartzuna. Programa honetan berreskuratu ditugun estiloen artean, rock progresibo instrumentala, hillbilly honky-tonk alaia, doo-wop R&B dantzagarria, rockabilly dotorea, garage proto-punk basatia, garape-pop maitagarria, beat arina, psikodelia errebeldea, chanson mod garage elegantea, latin-funk-soul garaikidea, latin-funk jatorra, boogaloo […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu gaurkoan, Hala Bediko Jonek egin baitigu bertako azken egunetako kronika. Azken egunetan Araban izandako bi langileren erailketak, Talka espazio feministaren desalojoaren urteurrena eta epaiketa, inauteriak, martxoaren 3a, eta Juan Guaidóren ordezkariaren eta Urkulluren bilkuraren aurkako protesten berri eman digu Jonek.

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 397 – paradisu zaratatsua

25 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Hona hemen Maluta eta Kobalski arkeologo musikalen azkenengo abesti bilduma berezia. Gaurko programan aurketutako altxorren artean, R&B, novelty-jazz, blues, honky-tonk, garage, psikodelia, funk, post-bop jazz, soul, chanson-garage-mod, afro-latin jazz, burlesque swing, dancehall eta rocksteady bezalakoak topa ditzakezue. Espero dugu gogoz gozatzea atsegin handiz prestatu dizuegun aukeraketa musikal bitxi honekin! Sakontzeko bizi beharko! Eta bizitzeko sakondu […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 396 – hamalau intxaur

18 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Musika popularren itzalak entzuteko eta dantzatzeko sesio berri batekin gatoz. Maite ditugun soinuen tartea eskaintzeko aste honetan berreskuratu ditugun abestiak helarazten dizkizuegu. Irratsaio honetarako aukeratu ditugunen artean funk mutantea, doo-wop R&R alaia, R&B mitikoa, R&B jatorra, beat gozoa, northern-soul itzela, garage proto-punk atsekabetua, psikodelia bidaiaria, bubblegum-pop itsaskorra, folk psikodeliko bikaina, gospel-punk fededuna, garage-beat dotorea, boogaloo […]

irakurri gehiago →