TERTULIA: adin txikikoen aurkako indarkeria; babes eremua arriskutsu bihurtuz gero, zer?

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete, Estitxu Eizagirrek atzo aurreratu zigunez, Argia astekarikoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo Aitziber Bañuelosek. Guk, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren bezperan, gaiari begira jartzea erabaki dugu tertulian, eta Sonia Gonzalez eta Mikel Oterorekin aritu gara horretaz.

Hurrengo podcasta

"Emakumeak ere gatazketako subjektu izan direla erakutsi nahi dugu"

og. Aza 24 , 2016