Biharko ‘Gaur8’: Argentinako bertso-pilota, topaketa feministak eta Fernando Apoa

Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariak lau pilotarekin Argentinara joan dira, bertso-pilota dinamikaren harira. Bidaia horren kronika egin du Gaztelumendik biharko Gaur8 astekarirako, eta horren aurrerapena egin du Xabier Izagak gurean. Gurera etorrita, Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15. urtemugari erreparatu dio. Egitarauaren barnean, Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministak egingo baitituzte, bihar, Berriozarren. Amaitzeko, Amagoia Mujikak El Corazon del Sapo musika taldeko Fernando Apoa abeslariari egindako elkarrizketa aurreratu du Izagak.

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA (50!) - Zumaiako bertso jaialdia

ol. Mai 5 , 2017