‘Bilgune kontari’: Kurdistani elkartasuna, TTIP eta CETAri ezetz eta jardunaldiak indarkeriaz

Turkiako Poliziak HDP alderdiko hamabi diputatu atxilotu ditu, tartean bi presidenteak. Ankara “demokraziatik urruntzen” ari dela ohartarazi dio Europako Parlamentuak Erdogani. Hala ere, komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Salbuespen egoera horri begira jarri gara Bilgune kontari-n bildutakoen errepasoa egiterakoan Amaia Zufiarekin. Horrez gain, asteburua TTIP eta CETAren aurka egindako mobilizazioez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatutako indarkeriari buruzko jardunaldiez zein elikadura burujabetzaz hitz egin du.

Hurrengo podcasta

Eli Pombo: "Komunikazioak hartzailearen barrua ukitu behar du eraldatzailea izateko"

al. Aza 7 , 2016