kurdistan

Kurdistango eta orohar Anatoliako hotsez lagunduta lehenengo zatia eman ostean, Ipar Amerikako folk-rock musikaren nobedade batzuk ezagutuko ditugu. Aurreko astean arrazoi ezberdinengatik hil ziren bi artista ere gogoratuko ditugu. Aste honetako abesti-zerrenda: 1) Aynur Doğan “Yarim derdeni ver bana”, 2) Aynur Doğan “Hêdur”, 3) Aynur Doğan “Govend e”, 4) Grup Yorum (ft. Aynur Doğan) “Ne […]

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko zitari heldu diogu, aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugulako Axier Lopez kazetariarekin. Kurdistaneko, Rojavako egoeraren berri emateko Karlos Zurutuzak egindako kronika aurreratu digu, batetik. Baita Ainhoa Nadia Douhaibiri egindako elkarrizketa ere. Eta azkenik, EITB kultura programaren inguruan egindako erreportajeaz aritu zaigu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Kurdistaneko gose grebalariez, Igarki de Roblesekin

26 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Kurdistanen aurrera eramaten ari diren borrokaldien inguruan hitz egiteko tartea hartu dugu. Izan ere, ehundaka kurdu dira, Leyla Guvenen bidea jarraituz, Ocalanen askatasuna eskatzeko gose grebara batu direnak. Honen inguruan hitz egin dugu Igarki de Roblesekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapenean hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide Estitxu Eizagirrerekin. Zerocalcare komigilea italiarraz aritu gara, baita mugimendu kurdoko 400 lagunek aurrera daramaten gose grebaz, eta azkenik, inudeen historiari buruzko erreportaje bat izan dugu mintzagai, besteak beste.

irakurri gehiago →

Martxoaren 21ean, atzo, ospatu zuten Newroz eguna Kurdistanen. Euskal Herriko ordezkaritza bat bertan da, Bakurren, Turkiako aldeko Kurdistanen. Brigadaren, Newroz egunaren, eta Kurdistango egoeraren berri eman digu Igarki de Roblesek.  

irakurri gehiago →

Otsailaren 8tik 17ra bitarte Europa erdialdea zeharkatzen ari da Abdullah Öcalanen askatasuna eskatzen duen martxa handia. Nazioarteko hainbat ekintzaile bildu dira bertan preso politiko kurduen askatasuna exijitu, Kurdistanentzat konponbide politikoa eskatu eta Europako hainbat erakunderi euren erantzukizun eta ardurak bete ditzaten eskatzeko. Jhasna Artola bertan da, eta harekin hitz egin dugu martxaren nondik norakoen berri […]

irakurri gehiago →

Kurdistanen udaberri hasieran ospatzen duten Newroz jaialdian egoteko asmoarekin, euskal talde bat bertara joan zen duela bi aste. Eta joan den ostegunean jarkin genuen Turkiako poliziak atxilotu egin zuela horietako bat, Eduardo Izarzugaza, hain justu. Kontrol batean atxilotu zuten eta epailearen aurretik pasa ondoren, Turkiatik kanporatu zuten. Ba Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratien artean […]

irakurri gehiago →

Abdullah Öçalan preso politiko eta buruzagi kurduaren askatasuna eskatzeko otsailaren 1etik 11ra egindako nazioarteko martxak Luxenburgo eta Estrasburgo batu zituen. Askapena eta Hala Bedi irratiko bi kidek, Igarki de Roblesek eta Maialen Kortabarriak, parte hartu zuten martxan eta xehetasunak eskaini dituzte Halabedi irratiko Erraietatik irratsaioan. Igor Goikolea esatariak hitz egin du eurekin Kurdistanen egoera geopolitikoaz, […]

irakurri gehiago →

Herenegun jakin genuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi duela Kataluniako 2017ko erreferendumerako erabakia. Bide penala martxan jar dezakeela ohartarazi du, prozesu subiranista bideratzen duten politikarien kontra. Katalanek argi dute diseinatutako bide orriari eutsiko diotela, hala ere. Berri horri eta beste zenbaiti betaurreko kritikoekin erreparatzeko, Mikel Elorza batu da gurera.

irakurri gehiago →

Turkiako Poliziak HDP alderdiko hamabi diputatu atxilotu ditu, tartean bi presidenteak. Ankara “demokraziatik urruntzen” ari dela ohartarazi dio Europako Parlamentuak Erdogani. Hala ere, komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Salbuespen egoera horri begira jarri gara Bilgune kontari-n bildutakoen errepasoa egiterakoan Amaia Zufiarekin. Horrez gain, asteburua TTIP eta CETAren aurka egindako mobilizazioez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu […]

irakurri gehiago →