elikadura

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

5 maiatza, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →

Behin baino gehiagotan aipatu dugu aurten betetzen dituela 15 urte Euskal Herriko Bilgune Feministak. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indar bat dabil hor lelopean, urtemuga ospatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Baina geroz eta gertuago dago zitarik garrantzitsuenetakoa izango dena: maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren Emakume Abertzaleen VII. Topaketa feministena. Zita horri begira jarri […]

irakurri gehiago →

Elikadura gauza asko izan daiteke, bizitzeko ezinbestekoa izateaz gain, ingurunearekin erlazionatzea ere bada. Sekulako plazer iturria ere bai eta besteekin partekatzeko denbora preziatua, nola ez. Aipatu beharrik ez da gurean mahaiak duen estimua, euskal herritarrok zer ez ote dugu egiten jan edanaren bueltan? Baina hausnarketarako gaia ere bada elikadura eta hortik eratorri dira azken urteotan […]

irakurri gehiago →

Indiako Punjab estatuko hautagai politikoek, hauteskunde programaren ordez, droga dosiak eramaten dituzte aldean. Izan ere, drogomenpekotasuna duten herritarrak erosten dituzte botoen trukean heroina zein opio dosiak eskainita. Gaur8 astekariaren biharko alean jorratu dute gai hori eta Amagoia Mujika arduradunak gurean aurreratu du. Horrez gain, asteko gai nagusi gisa, Maider Iantzik elikadura ohiturez eta hainbat dietari […]

irakurri gehiago →

Ba al dakizue euskaldunok ere pasta asko jaten dugula? Pasta kontsumoa nabarmen gora egiten ari omen da, eta hori kontuan izanda, elikadura burujabetza lortzeko bidean, ezin garela euskal identitatea definitzen duten elikagaiekin bakarrik geratu uste dute zenbaitek, begirada bat bota behar zaiela gizartearen elikatzeko ohiturei. Pentsa, pastaren kontsumoa igotzea aukera bat izan daiteke gari mota […]

irakurri gehiago →

Joan den ostegunean Arakilen egindako Biomasa jardunaldia aipatu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Altsasun beilatokia zabaltzeko asmoaren bueltan sortu den talde bati buruz ere hitz egin du. Aurrera begira jarrita, tokiko elikadura sustatzeko antolatu duten marrazki lehiaketa eta  azaroaren 19an tokiko produktuekin egindako pintxoak dastatzeko izango den aukera nabarmendu ditu. Horrez […]

irakurri gehiago →

Urtez urte, Lurrama azokaren arrakasta goraka doa, marka asko hautsi dituzte aurtengo edizioko parte hartzearekin ere. 21.000 bisitari baino gehiago hurbildu baitira aurtengoan. Ba arrakasta horren balorazioa egiteko, Euskal Irratietako lagunek Iñaki Berhokoirigoin Lurramako presidente berriari egindako elkarrizketa izan dugu gurean entzungai.

irakurri gehiago →

Turkiako Poliziak HDP alderdiko hamabi diputatu atxilotu ditu, tartean bi presidenteak. Ankara “demokraziatik urruntzen” ari dela ohartarazi dio Europako Parlamentuak Erdogani. Hala ere, komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Salbuespen egoera horri begira jarri gara Bilgune kontari-n bildutakoen errepasoa egiterakoan Amaia Zufiarekin. Horrez gain, asteburua TTIP eta CETAren aurka egindako mobilizazioez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu […]

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetzaz hausnartzeko joera bada gurean azken urteotan. Zer jan beharko genukeen, jango dugun horren ekoizpenak nolako izan behar duen, edo jango duguna erosterakoan kontuan zer izan behar ote dugun dira zenbait gako. Horren harira, GITE-IPESek Laborerekin batera, eta Argia eta Uriola hedabideen laguntzarekin, elikadurari buruzko hausnarketa sustatu nahi duen jardunaldia antolatu du Bilbon. Atzo […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, bi asteartez behin bezalaxe, bi lagu izan ditugu: Halabediko irratiko esatari Jon Aranburu, batetik; eta Esan Erran irratiko esatari Lur Gil, bestetik. Gasteizko Ernaik okupatutako lantegiaz, EHUko errektoreordetzari egindako erasoaz nahiz Mercedeseko kargugabetzeez hitz egin du Aranburuk. Gilek, berriz, Ultzamako baserri eskolan martxan jarri asmo duten Barraskilo proiektua eta Igokunde egunerako Basaburuako […]

irakurri gehiago →