IRRATIEN TARTEA: Leioa eta Bilboko eraso matxistak, biktimen eguna eta Zea Maysen ‘Harro’

Leioan salatutako sexu erasoa aipatu du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean, eta horrez gain, aipamena egin die aurreko astean Bilbon salatutako bi sexu erasoei ere, bereziki, talde feministek hedabideen jarrera kritikatu dutelako. Gaur zortzira begira jarrita, Bilboko Udalak egingo duen biktimen aldeko ekitaldiari heldu dio Zabalak, Juan Mari Aburtok aurreratu baitu Bilbon bakearen foroa egingo dutela. Bukatzeko, Zea Mays musika taldeak gaur bertan aurkeztu duen Harro diskoari buruzko xehetasunak aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: prest al gaude geure zahartzaroaren kudeaketaz erabakiak hartzeko?

og. Aza 3 , 2016