hedabide

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, igandeko bigarren itzuliari begira azken eztabaida egin dute bart Martxan mugimenduko Emmanuel Macronek eta Fronte Nazionaleko Marine Le Penek, telebistan. Lehenengoz, aurrez aurre izan ziren bi hautagai horiek, eta erabat jarrera desberdinak izan zituzten. Erasoari ekin zion hasiera-hasieratik Le Penek, eta, hori ikusirik, lasaitasun itxura ematen saiatu zen Macron. Giroa bero dago […]

irakurri gehiago →

Hasier Etxeberria kazetari, gidoilari, aurkezle eta idazlea hil da gaur. Iazko irailean jakinarazi zuen berak minbizia zuela, aurrez gaixotasunari aurre egin zion arren, kartzinoma gogorrago birsortu zitzaiola. Haren figurari begira jarri gara gaurko komunikazioaren tartean, Urtzi Urkizurekin. Horrez gain, beste zenbait gairi ere egin die aipamena Urkizuk: euskarazko hedabideek elkarlanean Korrikaz egingo duten jarraipena, Tokikomek […]

irakurri gehiago →

Martxoak 15. eguna du gaur, beraz, astebete igaro da martxoaren 8tik, Emakumeen Nazioarteko Egunetik. Denok hartu dugu ahotan emakumeen eskubideak bermatu beharra, genero diskriminazioa ezabatu eta parekidetasuna eraiki beharra. Hedabideak ere inoiz baino moreago eta femeninoago ikusi ahal izan ditugu. Baina orain zer? Martxoaren 8a igaro da, eta zer gertatzen da? Horri erreparatu diogu Kalaka […]

irakurri gehiago →

Galesek 20.779 km²-ko azalera eta 3.063.456 biztanle ditu. 2011n eginiko azken erroldaren arabera, horietatik %19k galesa edo cymraeg hitz egiten dute ingelesaz gain. Biak dira hizkuntza ofizialak eta distantzia linguistiko handi samarra dago bien artean. Baina nola daude hedabideak han? Eta zer nolako alderatzea egin daiteke euskal panoramari begira jarrita? Alderatze hori egin dute 2016ko […]

irakurri gehiago →

Nolako irudia ematen dute amatasunaz hedabideek eta publizitateak? Eta nolako eragina du horrek ama izan nahi duten zein ez duten emakumeengan? Amatasun bat eta bakarra existitzen garela sinetsarazten al digute? Edo eredu asko eta anitzak badaudela ikusteko aukera dugu? Galdera horiek ekarri ditugu gaurko komunikazioaren tartera, eta erantzuteko edo berriak planteatzeko aukera baliatu dugu Kalaka […]

irakurri gehiago →

Idatzizko egunkari baten atari digitaleko bideoak, edo irrati bateko elkarrizketaren zati bat bideoz aurreratua Interneten, promozioa egiteko. Geroz eta gehiago ikusi eta kontsumitzen ditugu halako edukiak, badirudi ikus-entzunezkoek nagusitasuna dutela komunikazioan, eta horri erreparatu diogu gaurko komunikazioaren tartean, albisteen ikus-entzunezkotzeari. Gaia gurera ekartzeko proposamena Marijo Deograciasek egin du.

irakurri gehiago →

Euskarazko hedabideek jasotzen dituzten laguntza publikoei buruzkoak dakartzagu gaurko komunikazioaren tartera. Inoizko laguntzarik eskasena eman diola Lakuako Gobernuak Berria egunkariari jakin genuen atzo. Egunkariarentzako laguntza gehiago gutxitu duela berriro: 2013tik 2018ra, 300.000 euroko jaitsiera izan da, %20koa. Aurrekontuan gero eta pisu txikiagoa dute diru laguntzek. Egoera hori eta hedabideen bueltako beste zenbait konturi erreparatzeko batu […]

irakurri gehiago →

A nosa terra galego hutsezko astekaria 1907an argitaratu zen lehen aldiz, eta Galizian aro berri bati ekiteko aukera eskaini zuen, galizierari atxikitako idealak hedatzeko aukera eman baitzuen. Sortu zeneko mendeurrenaren harira, Gorka Salcesek idatzizko hedabide horri buruzkoak ekarri ditu gaurko komunikazioaren tartera.

irakurri gehiago →

2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, eta nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Kontsumoa goraka doa eraginkorki, beraz, horri buruz Euskal Hedabideen Behategiak egin duen datu bilketa ekarri du Libe Mimenza koordinatzaileak gurera.

irakurri gehiago →

Leioan salatutako sexu erasoa aipatu du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean, eta horrez gain, aipamena egin die aurreko astean Bilbon salatutako bi sexu erasoei ere, bereziki, talde feministek hedabideen jarrera kritikatu dutelako. Gaur zortzira begira jarrita, Bilboko Udalak egingo duen biktimen aldeko ekitaldiari heldu dio Zabalak, Juan Mari Aburtok aurreratu baitu […]

irakurri gehiago →