disko

Fly shit taldeak 20 urte bete zituela ospatzeko kontzertu bira egin zuen iaz, eta kontzertu horietako batzuetako zueneko hamazazpi abestirekin diskoa osatu dute aurten. Horietatik hamabi kantu 2016ko otsailaren 13an Arrasateko gaztetxean grabatu zituzten eta gainerakoak aurtengo otsailaren 11n Bergarako gaztetxean eskainitako kontzertuan grabatu zituzten. Ba urtemugaren harirako biraz eta diskoaz hitz egin du Fly […]

irakurri gehiago →

Askatasuna ardatz duten hamar kantako diskoa kaleratu du Mikel Urdangarinek. Musikan hasi zenetik hogei urte bete direnean, zerbait berezia egin nahi izan du eta Margolaria izenez bataiatu du bilduma berria. Kalean da jadanik lana, eta joan den larunbatean eskaini zuen zuzenean aurrenekoz, Bilboko Campos Eliseos antzokian, Loraldia jaialdiaren amaiera ekitaldi gisa. Ba zita horren harira, […]

irakurri gehiago →

Musikaren munduari beti estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik aurtengo udaberrian aurkeztu du bakarkako lehen lana: Zuei. Alaitz Telletxearekin batera izandako ibilbide oparoa duela 20 bat urte utzi zuen atzera, eta oraingo lanean bakarrik baina ongi lagunduta aritu da. Larunbatean eskainiko du aurkezpen kontzertua Oiartzunen, eta horren harira, Oiartzun irratiko lagunek egin dioten elkarrizketa […]

irakurri gehiago →

Sekulako harrera izan zuen YoutTuben Huntza taldearen Aldapa gora abestiak, sareratu orduko. Hilabetean ehun milatik goraentzunaldi izan zituen, eta Durangoko Azokan salgai izan zuten diskoa bildu zituzten kantu hori eta beste hainbat. Taldearen lehen lanak Ertzetatik du izena eta Mauka diskoetxearekin kaleratu dute. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak hitz egin du Huntzako kide Uxue […]

irakurri gehiago →

Gaur, Hernaniko Bitartean Folk taldearen Bidean diskoari buruzkoak ekarri ditugu irratien tartera. Izan ere, Uztaritzeko Hartzaro festibalaren barnean, zuzeneko emanaldia eskainiko dute bihar. Horren harira, taldeko Haritz Ezeizarekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak eta horri egin diogu lekua gaurko irratien tartean.

irakurri gehiago →

Musika talde baten estreinaldiari heldu diogu gaurko irratien tartean. Muda taldeak Biharkoa hasi da egun diskoa ondu du aurten eta bertako lagunak egunotan dira plazaratzekoak. Taldeko Maitena Beheran, Amaiur Coscarat eta Ortzi Hegoasekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak eta haien hitzak ekarri ditugu gurera.

irakurri gehiago →

Izaro Andres abeslari mallabitarra duela bi urte hasi zen tabernetan abesten, harik eta kontzertu batean orain bere bateria jotzailea dena ezagutu zuen arte. Hark beste bi lagun aurkeztu zizkion, eta orain Izaroren banda osatzen dute hirurek. Om izeneko lehen diskoan, Izarok berak sortu ditu hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta […]

irakurri gehiago →

Pantxoa Bergara Xabaltx kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak. Azkena, iazko azaroan kaleratu […]

irakurri gehiago →

Pantxoa Bergara Xabaltx kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak. Azkena, iazko azaroan kaleratu […]

irakurri gehiago →

Bere burua definitu omen du Anari Alberdik orain arte argitaratu dituen bost diskoen bidez. Lehenengo diskoa Gasteizen egin zuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta. Zure aurrekari penalak diskoak osatzen zuen Anariren orain arteko ibilbidea, estudioko grabazioei zegokienez. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari gipuzkoarrak, rock […]

irakurri gehiago →