IRRATIEN TARTEA: ‘Eresoinkaren itzalak’ ikuskizuna, Antxetatik eta Radiokulturatik

Donostia 2016ren enkarguz, Dantzaz konpainiak Eresoinkaren itzalak lana sortu du. Kea eta Inesferarekin elkarlanean egin dute lana eta gaur egun beharko genukeen eresoinkaren beharraz gogoeta egin dute bertan, gaur egungo munduari begira jarri den lana atondu dute. Angelun larunbatean estreinatuko dute ikusgarria eta gaur bertan ere errepika publikoa egingo dute. Gaia irratien tartera ekartzeko, Antxeta irratiko Maia Muruagaren erreportajeari lekua egin diogu, hasteko. Horrez gain, Radiokulturako lagunek bildutako Inesfera arte bisualeko enpresako partaide den Eneko Luzarren hitzak ere ekarri ditugu.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Kanbodiako umezurztegiak, 36ko gerrako sufrimendu emea eta Nafarroako EHNE

ol. Urr 21 , 2016