IRRATIEN TARTEA | Ultzamaldearen berri, Esan Erran irratiaren eskutik

Gaurko irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiko Itziar Perez Argomanizek egin digulako bertako azken egunetako kronika. Lanzko ihoteen inguruan aritu gara, baita Xinbili Xanabala haur eskolaren mobilizazioez eta Ttikiena haur eskolaren ate irekiez ere. Latasan emakume pilotariak egiten dituzten entrenamenduen berri ere eman digu, eta azkenik martxoaren 8aren bueltan antolatutako hitzorduak eta baita agenda hitzorduak izan ditugu hizpide.

 

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Jon Itçaina musikari eta kantariaren lanaren berri, Antxeta irratiaren eskutik

ol. Ots 28 , 2020