Ekaitzaren ostean Arnasketa Saiakerak erakusketa ikusgai

Soplo-Arnasketa Saiakerak Bilboko udalak eta Bilbaoarte fundazioak martxan jarri zuten “Tras la tormenta/ Ekaitzaren ostean” deialdiaren emaitza da. Deialdiaren helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntza ematea izan zen, COVID-19aren inpaktuaren ostean. 129 artista aurkeztu ziren eta 25 aukeratu behar izan  genituen. Gure lana artisten aukeraketa eta horren ostean antolatu diren erakusketen komisariotza izan da.

Azkenik lau egoitza ezberdinetan banatutako erakusketa bat atera zaie, leku bakoitzak ideia nagusi bat baitu ardatz gisa. Etxea, hiria, aztarna eta gorputza. Egoitzak San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia -Aztarna-, Zabalguneko merkatua -hiria-, Barraikua barrutiko zentrua -gorputza- eta Euskal Museoa -etxea- dira.

Aimar Arriola, Andrea Estankona eta Maite Martinez de Arenaza izan dira erakusketako komisarioak. Azken honekin hitz egin du Bilbo Hiria irratiko kidea den  Ane Zabala, artistek egin ditzuten irakurketa interesgarriak azpimarratu ditu. Apirilaren 7ra arte izango da ikusgai erakusketa aipatutako lekuotan. Entzun hemen!!!

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Blues Do Pais - Albert King

og. Mar 11 , 2021