kultura

“Ibaiertzeko ipuina” ipuin luzea edo nobela laburra da.  Amerikako Estatu batuetan kokatu du istoria dakar Ohiane Amantegik. Haur bat dugu protagonista, beren begietatik heriotza nola ikusten duen dakar. Gai zentrala da heriotza. Baina, heriotza, haur baten ikuspegitik kontatua. Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean.

irakurri gehiago →

Maddi Ane Txoperenak“ Ene baitan bizi da” eleberria argitaratu berri du. Gazteluma Saria lortu du ‘Ene baitan bizi da’ eleberriak eta Elkar argitaletxeak argitaratu du. Bi protagonista nagusi agertzen zaizkigu nobelan. Batetik Marie Donibane Lohitzuneko gaztea, Parisen ikasten dagoena, baina uda Beran pasatuko duena. Eta Josefinia aren amatxia. Gaztetan neskame ibilitakoa Iparraldean eta Parisen.  Askotariko […]

irakurri gehiago →

Pikuak web-eria izango dugu hizpide abenduan estreinatu zen Irudienean eta gutxika badabil bere bidea egiten .Ikus-entzunezkoen grabazioak etenda dauden honetan eta kultura pantailan bitartez iristen ari zaigunean, Pikuak web-eriaz jardun dugu, Maddi Castro zuzendaria eta Amaia Ruiz de Galarreta aktorearekin. Pikuak webserian, hiru piku dira,  hiru neska dira seriaren protagonista. web-serie jaialdi pare batean aukeratua […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: “Edonon arrotz” Mikel Urakenen berria

12 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Konfinamenduan kantu berria sareratu berri du “Edon Arrotz” deiturikoa. Azken boladan dena arrotza egiten zaigu, gure mundua ezezaguna bilakatu zaigu. Sintetitazadoreekin sortutako kantu instrumentala da. Giro edo atmosfera batera eramaten gaituena, arrotza ere egin zaigu Mikel gitarra gabe entzutea. Mikelek sortu, grabatu eta etxean nahastu du kantua.

irakurri gehiago →

Gorka Hermosa musikariarekin izan gara.  Gu bezala etxean itxialdia egiten dabil, eta beste sortzaile asko bezala etenaldia egin behar izan du, ala ere lasai dago etxean egin behar zituen azken lanak egiten dabil. Disko berria aurkeztu du, Berlingo Filarmonikan maiatzaren 24erako aurreikusita zuen estreinaldia baina bertan behera geratu da, kontzertua atzeratu bada ere disko online […]

irakurri gehiago →

Hortxe bueltan dugu Durangoko Azoka. Zenbat sormen lan aurkeztu eta galtzen diren gure kultura txikiaren unibertso handian. Ahalegin horretan gabiltza Bilbo Hiria irratiko piperpolis saioan eta gaurkoan Bermeotik datorren taldea gonbidatu dugu, Etxekalte. Esku artean disko berria dute “Gure hizkeran” deiturikoa. Iñaki Olondo eta Iker Etxebarria batu zaizkigu saioan. Sei kantuz osatutako diskoa egin dute, […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: Zazkel taldearen “Estatu kolpea”

7 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko saioan musika izan da nagusi, Zazkel taldearen azken lanaz jardun dugu. Plazartu berri dute “Estatu kolpea” deituriko lana. Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Zazkel taldearen hirugarren eta azkeneko lanak “Estatu kolpea” du izenburua. Lan hau […]

irakurri gehiago →

Durangoko azokaren atarian gaudela sumatzen da, piperpolistarrok mahai liburu eta diskoz beteta ditugu denak berriak, denak labetik atera berriak. Tristtan Mourguyk ere lan berria argitaratu du, “Sargia” deiturikoa. Donibane Lohitzuneko kantariak oraingoan hirukote formatura salto egin du. Formatu horretan grabatu eta diskoko kantua zuzenean aurkeztuko dituzte. azaroaren 14ean Bilboko Bira kulturgunean izango da. Hitza eta […]

irakurri gehiago →

Talde ezberdinetan ibili ostean  Iker Martinez de Zuazo bere bakarkako bigarren lana aurkezten dabil “Lurralde berriak” 11 kantu berri. Gurean izan da  Iker eta lurralde berri horiek berarekin batera ezagutu ditugu, Askatasun pertsonala, maitasuna, galera, tristura, bizitza erdiko krisia, heriotza, aurrera egitea… Hitzak, bere bizitzaren momentuko erradiografiak dira, mamuak uxatzeko, eta barruan daukana ateratzeko bidea.

irakurri gehiago →

Kaskezur talde nafarraren “Ihesi doaz animaliak” labetik atera berria d. Irailarekin batera iritsi zaizkigu kantu berriak.  Taldeko Iñigo Belzunegi batu zaigu irratira. Aurreko diskoak “Aspisugeak” oso kritika onak jaso zituen, baina horrek ez die preziorik eragin, izan ere betiko martxan sortu dituzte kantu berriak. Diskoak bertsio bat Dakar “Euria “ kantua Joseba Irazokiren Euria ari […]

irakurri gehiago →