Ane Diaz: “Arantzak badaki bere bakartzea legez kanpokoa dela eta tentsio handiz bizi du”

Cadizeko Puerto III espetxean bi urte eta 10 hilabete daramatza isolamenduan Arantza Zulueta abokatuak. Zigor ziega batean bakarrik, egun osoan ezer egiteko aukerarik gabe. Bakartze hori apurtzeko ez ezik, abokatua berehala kaleratzeko sortu berri dute Arantza askatu plataforma. Zuluetaren kasua salatzeko lagunak eta senideak elkartu dira eta hainbat dinamika jarri dituzte martxan. Izan ere, salbuespen egoera gehienez hilabetez ezar daiteke eta muturreko egoera horretan bolada oso luzea darama Zuluetak. Ba haren egoeraz eta plataformaren aldarrikapenez hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Ane Diazekin eta elkarrizketa hori dakargu jarraian gurera.

Hurrengo podcasta

"Alde handia dago espainiar eta frantses kateen eta 'BBC Alba'-ren hizkuntza errespetuan"

az. Urr 19 , 2016