euskal preso politiko

Cadizeko Puerto III espetxean bi urte eta 10 hilabete daramatza isolamenduan Arantza Zulueta abokatuak. Zigor ziega batean bakarrik, egun osoan ezer egiteko aukerarik gabe. Bakartze hori apurtzeko ez ezik, abokatua berehala kaleratzeko sortu berri dute Arantza askatu plataforma. Zuluetaren kasua salatzeko lagunak eta senideak elkartu dira eta hainbat dinamika jarri dituzte martxan. Izan ere, salbuespen […]

irakurri gehiago →

Maiz ez da gertatzen Frantziako epaitegi bateko prokuradoreak auzitegiko giroa lasaitzea, baina atzo prokuradoreak eskatu zuen Emilie Martin ez dezatela Espainiaratu. Edonola ere, esandakoa, Paueko auzitegiak urriaren 18an emango du erantzuna, eta oraingoz kontrol judiziala mantendu egin diote. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Ibon Fernandez Iradi […]

irakurri gehiago →

Baionako Akademia Ikuskaritza aurrean bazkaldu zuten atzo Bernat Etxepare lizeoko ikasle, guraso eta irakasleek. Izan ere, 106 ikasle 3 gelatan banatu nahiko lituzke Baionako Akademia Ikuskaritzak; 35 ikasletik gora klase bakoitzean. Egoera hori salatzeko bildu ziren protestara atzo, eta horren berri ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak irratien tartera. Horrez gain, Baionako Hiri Elkargoak […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta politika, gizarte nahiz kultura kontuak nabarmendu dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon eta Daviv Gramont euskal preso politiko ohiei eginiko omenaldia, Etxerat elkartearen biltzarra eta Donibane-Lohitzunen apirilaren 4an Frederique Haranburu Xistor askatzea eskatzeko egingo duten manifestazioa aipatu ditu. Ipar Euskal Herriko elkargo […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: Donapauleko libertimenduaz eta Donibane-Lohitzuneko inauterieak; Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren alde Angelun egiten ari diren kanpaldia; BAB eremuan sortu duten ekonomiaren behatokia; Laborantza Saloinaren abiatzea eta Baterak antolatutako mahai ingurua; nahiz hizkuntza protokoloaz egin asmo […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Siriako gatazkatik ihesi Alemaniara zein Italiara iristea lortu duten errefuxiatuen egoeraz egin duten erreporajea nabarmendu digu, hasteko. Teresa Toda Sare mugimenduko bozeramaileari euskal preso politikoen egoeraz eta gizartearen jarreraz eginiko elkarrizketa ere aipatu digu. Horrez gain, Ainara Ortega jazz musikariak aipatu dizkienak […]

irakurri gehiago →