IRRATIEN TARTEA: Nafarroako bake lekua, doako euskalduntzea eta uda garaiko festak Xorroxindik

Saharaztan elkarteko kideek 20 neska-mutil saharar hartuko dituzte larunbat honetan Elizondon. Izan ere, lehen urtez, bake lekua antolatu dute Nafarroan. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik gaurko irratien tartera. Horrez gain, Espainiako txirrindulari itzuliaz ere hitz egin du, etapa amaiera eta hasiera gune izango baita Urdazubi irailean. Ikasturte berrira begira jarrita, Bortzirietako euskara mankomunitateak doako euskalduntze eta alfabetatzerako eskainiko duen aukeraz hitz egin du. Amaitzeko, egunotan euren bueltako herritan izango diren festa eta ospakizunak aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: eraso sexistak eta ustezko erasotzaileen nortasunaren araberako inpunitatea

ar. Eka 21 , 2016