TERTULIA: zein dira Gasteizko Legebiltzar berriko akordio eta adostasun posibleak?

EAJko 28 legebiltzarkideek gaur aurkeztu dituzte ganberako kide izateko euren akreditazioak, Gasteizen. Elkarrekin Podemos koalizioko 11 legebiltzarkideek astelehenean aurkeztu zituzten eurenak, eta legebiltzarra osatu ahal izateko epea abian jarri da horrela. Diputazio iraunkorreko presidente Bakartxo Tejeriari dagokio orain hamabost egun baino lehen osoko bilkurarako deia egitea. Horrenbestez, urriaren 21an egingo da legebiltzarra bera eta hura gidatuko duen mahaia osatzeko bilkura. Gobernagarritasuna posible izateko gehiengoak adostuko ote diren edo akordio puntualak etorriko zaizkigun hausnartze aldera, Sonia Gonzalez eta Mikel Oterorekin hitz egin dugu tertulian.

Hurrengo podcasta

"Egunetik egunera okerragoa da preso gaixoen egoera, urjentziaz askatu behar dituzte"

og. Urr 13 , 2016