Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Tertanga kulturala egitasmoa Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortu zuen duela hiru urte. Bertako eskola zaharrari eta Tertanga berari indarra eman nahian. Izan du nolabaiteko hedapena ere, bertatik eratorri baita Euskararen Jolas Parkea. Urtxintxakoen ustez, parte hartzean hezi behar dira haur eta gazteak, botere harremanik gabeko jendartea eraiki ahal izateko eta helburu horri erantzuten dio Tertangako proiektuak. Xehetasunak Julene Onaindiaren ahotik entzun ditugu.