Aste honetako ‘Argia’: AHTren prekarietatea, Fermin Paularena eta Azpeitiko hitanoa

AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri ekarri du Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Reyes Ilintxetak Fermin Paularenari egindako elkarrizketa eta Amaia Ugaldek Azpeitiko hitanoaz idatzitakoa ere aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

Azaitz Gartzia: "Euskararekiko tentsioa jaitsi egin da, normaltasunean gaudelakoan"

az. Mai 10 , 2017