aisialdi

Jatorria, kultura, sexualitatea, hizkuntza… zenbat gauzak hartzen dute parte nortasunaren eraikuntzan? Eta aniztasun hori nola kudeatu behar da aisialdiko ekintzetan? Gaurko hezkidetzaren tartean, horri begira jarri gara Urtxintxa Eskolako hezkidetza proiektuen kudeaketan aritzen den Iñigo Ranerorekin.

irakurri gehiago →

Kilometroak Gipuzkoako Ikastolen jaia da. Badirudi, gero eta zabalduago dagoela ikastolen aldeko jaiek egokitzea behar dutela, eta eredu berri bat eskaintzeko asmoz, duela urtebete prozesu bat martxan jarri zuten hainbat lagunek. Konbentzituta daude prozesu horretatik atera daitezkeen ondorioak Euskal Herrian ospatzen diren edozein jaietarako ere baliagarri izan daitezkeela. Horregatik ausartu da Mikel Egibar azterketa hori […]

irakurri gehiago →

Heziketaren ataletako bat da jolasa, hezkidetzaz aritzeko tarteka zabaltzen dugun atalean argi geratu izan zaigunez. Beraz, merezi du aztertua izatea eta sor daitezkeen galderei erantzuna ematen saiatzen da Amarauna sarea, teoriaz gain, praktika ere ardatz hartuta. Egiten dutenaren berri gurera ekartzeko, Amarauna sareko Irati Brabo batu da gaurko hezkidetzaren tartera.

irakurri gehiago →

Jakina da: jolasa eta aisialdia bitarteko ezin hobeak dira balioetan hezteko eta hazteko. Baina nola egiten da hori praktikan? Aurreiritziak alboratu, eskema zaharrak gainditu eta erronka berrietan murgiltzeko ahalegina egiten dute begirale eta hezitzaileak. Etengabeko trebakuntza izan daiteke gakoa, baina ematen ote zaio behar besteko garrantzia kalitatezko trebakuntzari? Bizkaiko Urtxintxa Eskola aisialdi taldeko Amagoia Osinalde […]

irakurri gehiago →

Leku berriak ezagutu, kirola egin, zinera joan, museoak bisitatu… Aisialdia gozatzeko maiz zailtasunak aurkitzen dituzte aniztasun funtzionala duten pertsonek. Akaso, jendarteak ulertu dugulako gabeziak dituztela eta ohikotzat hartzen diren jarduerak eurentzat arriskutsuak direla. Baina zenbaitentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak dituen jendartea bera ez ote da gabeziak dituena? Horretaz hausnartu dugu hezkidetzari aldian aldian irekitzen diogun […]

irakurri gehiago →

Astebete baino gehiago igaro da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunetik. Asko izan dira egun horren harira egindako aldarrikapenak, adostutako irakurketak eta antolatutako ekintzak. Zenbaitek, gainera, euskarak 365 egun behar lituzkeela ere nabarmendu dute. Guk, euskarak hezkidetzan duen garrantziaz hausnartu nahiko genuke gaur, eta Urtxintxa eskolako Iraide Baskaran batu zaigu.

irakurri gehiago →

Joan den astean, jostailu eta jolas ez sexisten bueltako kontuei begira jarri ginen komunikazioaren tartean, eta Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin sexismoa sustatzen duen publizitateari erreparatu genion. Gaurkoan, aisialditik eta hezkidetza ikuspuntutik helduko diogu gaiari, eta horretarako gurera batu da Urtxintxa eskolako Julene Onaindia.

irakurri gehiago →

Tertanga kulturala egitasmoa Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortu zuen duela hiru urte. Bertako eskola zaharrari eta Tertanga berari indarra eman nahian. Izan du nolabaiteko hedapena ere, bertatik eratorri baita Euskararen Jolas Parkea. Urtxintxakoen ustez, parte hartzean hezi behar dira haur eta gazteak, botere harremanik gabeko jendartea eraiki ahal izateko eta helburu horri erantzuten dio Tertangako proiektuak. […]

irakurri gehiago →

Iristear da uda garaia, eta, horrekin batera, oporrak nola antolatu pentsatzeko ordua. Udalekuak izaten dira guraso eta haur askoren aukeretako bat aisialdiaz gozatzeko garaian. Ongi pasatzeko helburuz joaten dira haurrak, eta ongi pasatu bitartean balore batzuk lantzeko ahalegina egiten dute begiraleek. Hori bera da Urtxintxako kideen asmoa, eta horretaz hitz egin dugu Eñaut Aiartzaguenarekin.

irakurri gehiago →

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak eta Emaisia emakume taldeak gailu mugikorretarako jolasa sortu berri dute. Ageriko gabezia bati irtenbidea bilatu asmoz egin dute hori, egungo jendartean gizonezkoei soilik arreta eskaini eta emakumeak oharkabean pasatzen zaizkigulakoan. Jolas horretan errealitate hori irauli eta Euskal Herriko emakume esanguratsu batzuk eta beraien lorpen eta bizipenak ezagutzeko aukera ematen duen dama jokoa […]

irakurri gehiago →