urtxintxa

Urtxintxa eskolako lagunek hilabetero egin ohi duten tartea izan dugu. Herri Hezitzailearen inguruan, Oinherriren inguruan arituko gara Idoia Ramirez de Okarizekin, martxoaren 28an herrien arteko topaketak antolatu baituzte Durangon. Egitasmoaren berri eman digu, eta baita hilaren amaierak topaketetan antolatutakoren berri ere, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Urtxintxako kideak izan ditugu gaurkoan Lea Artibaiko hezkidetza proiektuaren berri emateko. Iñigo Ranero Gonzalez izan da gurean, eta hezkidetza proiektu honen helburu eta metodologiak azaldu dizkigu lehenik eta behin. Martxoaren 8ko testuinguruan antolatutako egitasmoa ezberdinei buruz aritu gara Iñigorekin.

irakurri gehiago →

Eragintzako kide den Ainhoa de Muerza izan dugu gaurkoan. Eragintza zer den eta haren lana azaltzeaz gain, esku artean duten proiektu baten berri ere eman digu: “Euskal produktu ez sexisten txokoa”.

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako kide den Idoia Ramirez de Okariz izan dugu gurean, eta pasaden urriaren 28an Tabakaleran egindako jardunaldien inguruan aritu gara harekin. Oinherri egitasmoaren baitan antolatutako jardunaldien balorazioa egin digu Idoiak Oinherri egitasmoa zer den azaltzearekin batera.

irakurri gehiago →

Jatorria, kultura, sexualitatea, hizkuntza… zenbat gauzak hartzen dute parte nortasunaren eraikuntzan? Eta aniztasun hori nola kudeatu behar da aisialdiko ekintzetan? Gaurko hezkidetzaren tartean, horri begira jarri gara Urtxintxa Eskolako hezkidetza proiektuen kudeaketan aritzen den Iñigo Ranerorekin.

irakurri gehiago →

Heziketaren ataletako bat da jolasa, hezkidetzaz aritzeko tarteka zabaltzen dugun atalean argi geratu izan zaigunez. Beraz, merezi du aztertua izatea eta sor daitezkeen galderei erantzuna ematen saiatzen da Amarauna sarea, teoriaz gain, praktika ere ardatz hartuta. Egiten dutenaren berri gurera ekartzeko, Amarauna sareko Irati Brabo batu da gaurko hezkidetzaren tartera.

irakurri gehiago →

Jakina da: jolasa eta aisialdia bitarteko ezin hobeak dira balioetan hezteko eta hazteko. Baina nola egiten da hori praktikan? Aurreiritziak alboratu, eskema zaharrak gainditu eta erronka berrietan murgiltzeko ahalegina egiten dute begirale eta hezitzaileak. Etengabeko trebakuntza izan daiteke gakoa, baina ematen ote zaio behar besteko garrantzia kalitatezko trebakuntzari? Bizkaiko Urtxintxa Eskola aisialdi taldeko Amagoia Osinalde […]

irakurri gehiago →

Leku berriak ezagutu, kirola egin, zinera joan, museoak bisitatu… Aisialdia gozatzeko maiz zailtasunak aurkitzen dituzte aniztasun funtzionala duten pertsonek. Akaso, jendarteak ulertu dugulako gabeziak dituztela eta ohikotzat hartzen diren jarduerak eurentzat arriskutsuak direla. Baina zenbaitentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak dituen jendartea bera ez ote da gabeziak dituena? Horretaz hausnartu dugu hezkidetzari aldian aldian irekitzen diogun […]

irakurri gehiago →

Astebete baino gehiago igaro da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunetik. Asko izan dira egun horren harira egindako aldarrikapenak, adostutako irakurketak eta antolatutako ekintzak. Zenbaitek, gainera, euskarak 365 egun behar lituzkeela ere nabarmendu dute. Guk, euskarak hezkidetzan duen garrantziaz hausnartu nahiko genuke gaur, eta Urtxintxa eskolako Iraide Baskaran batu zaigu.

irakurri gehiago →

Joan den astean, jostailu eta jolas ez sexisten bueltako kontuei begira jarri ginen komunikazioaren tartean, eta Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin sexismoa sustatzen duen publizitateari erreparatu genion. Gaurkoan, aisialditik eta hezkidetza ikuspuntutik helduko diogu gaiari, eta horretarako gurera batu da Urtxintxa eskolako Julene Onaindia.

irakurri gehiago →