Aste honetako ‘Argia’: EAEko bozen analisia, ‘Mariren obreroak’ eta Juan Gorostidi

EAJren berde iluna nagusitu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, joan den igandean egindako Gasteizko Legebiltzarrerako bozetan. Bai geografian, baita hiriburuetan eta biztanle gehien duten herrietan ere. EAJk irabazi ez dituen gainontzeko herri gehienetan EH Bildu izan da garaile. Emaitza horien analisia egin dute hainbat aditu eta iritzi emailerekin Argia astekariaren aste honetako zenbakirako, eta hori nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak gurean egindako aurrerapenean. Horrez gain, kalamua erantzukizunez landatu eta kontsumitzeko sortutako elkarteek justizia administrazioaren aldetik jasaten duten jazarpenaz ere aritu da. Amaitzeko, Juan Gorostidik idatzitako Zazpigarren heriotza saiakerako zenbait puntu aletu ditu.

Hurrengo podcasta

Aitor Korres: "Dispertsioaz nazkatuta gaude eta alaitasunerako eskubidea dugu"

az. Ira 28 , 2016