kontsumo

Idatzizko egunkari baten atari digitaleko bideoak, edo irrati bateko elkarrizketaren zati bat bideoz aurreratua Interneten, promozioa egiteko. Geroz eta gehiago ikusi eta kontsumitzen ditugu halako edukiak, badirudi ikus-entzunezkoek nagusitasuna dutela komunikazioan, eta horri erreparatu diogu gaurko komunikazioaren tartean, albisteen ikus-entzunezkotzeari. Gaia gurera ekartzeko proposamena Marijo Deograciasek egin du.

irakurri gehiago →

Tolosako hainbat dendetan urte zahar egunean pintadak egin zituzten Kontsumo matxistarik ez, ez gara panpinak lelopean, eta ekintzak polemika eragin du, adierazpen askatasunaren eta denden aurkako erasoen arteko nolabaiteko eztabaida. Gai horri erreparatu dio Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean, Tolosaldeko albisteen kronika egiterakoan. Horrez gain, Bide Ertzean musika taldeak etenaldia egiteko hartu […]

irakurri gehiago →

Nafarroako hamalau gizarte mugimendurengana jo du Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Erreportaje horren berri ekarri du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia-ren aste honetako alea aurreratzerakoan. Horrez gain, Irati Sarasuak kontsumo ohiturez […]

irakurri gehiago →

2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, eta nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Kontsumoa goraka doa eraginkorki, beraz, horri buruz Euskal Hedabideen Behategiak egin duen datu bilketa ekarri du Libe Mimenza koordinatzaileak gurera.

irakurri gehiago →

Prentsaren paperezko formatua gainbeheran dela behin baino gehiagotan esan izan da gurean. Internetek edo gailu mugikor digital berriek eragin diotela ez da zalantzarik, seguru asko. Baina zer egiten dute egunkariek testuinguru horretaz jakitun direnean? Zer egiten ari dira, adibidez, sakelako telefonoetan? Zein erronka dituzte? Galdera horiei guk baino hobeto erantzun die Marijo Deograciasek gaurko komunikazioaren […]

irakurri gehiago →

Makillajearen eta kosmetiken industriak erabat homogeneizatzen al gaitu munduk emakumeok? Zer nolako genero diktadura eragiten digu gure egunerokoan? Galdera horiek planteatu dituzte Pikaramagazine atarian topatu dugun Sangre fucsia irratsaioan, eta zer pentsatua eman digu. Galdera, kontraesan eta erantzun mordoa egon daitezke, eta patriarkatuaren aurkako jarrerarekin makillatzeak bat egiten ote duen hausnartu dugu gaurko tertulian Itziar […]

irakurri gehiago →

EAJren berde iluna nagusitu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, joan den igandean egindako Gasteizko Legebiltzarrerako bozetan. Bai geografian, baita hiriburuetan eta biztanle gehien duten herrietan ere. EAJk irabazi ez dituen gainontzeko herri gehienetan EH Bildu izan da garaile. Emaitza horien analisia egin dute hainbat aditu eta iritzi emailerekin Argia astekariaren aste honetako zenbakirako, eta hori […]

irakurri gehiago →

Ohiko bideak baliatzen al ditugu albisteak jasotzeko? Orduero irratiko buletinak entzun, egunkaria erosi edo telebistako albistegiak ikusten al ditugu? Edo ohituagoak gaude jada Internet bidez informatuak egotera? Eta, hala izatekotan, zein gailu baliatzen dugu? Ordenagailu bidez irakurtzen ditugu albisteak ala gailu mugikorrekin? Ikerketa bat abiapuntutzat hartuta, galdera horietako zenbaiti erantzuteko aukera izan dugu gaur gurean […]

irakurri gehiago →

Azken urteotan, energia kontsumo handia duten industriako sektoreetatik albiste txarrak entzuten ari gara. Sektore horretan daude erauzpen jarduerak, kimika eta findegiak, papergintza, altzairugintza, osagai mineraleko ekoizpenak edota metalezko produktuen ekoizpena. hainbat herri eta eskualdeetako ekonomian berebiziko eragina izan dazakeela sektore honen gainbeherak. Hainbat herri eta eskualdetako ekonomian berebiziko eragina izan dazakeela sektore honen gainbeherak, eta […]

irakurri gehiago →

Uste baino eragin handiagoa dute lana egin eta pentsatzeko nahiz kontsumitzeko gure erek gure bizitzan. Maiz normaltzat hartzen ditugun pentsamoldeak normalak baino eraikuntza sozialaren ondorio direla nabarmendu digu Lanki ikertegiko Maider Iriartek gaurko Kooperarock tartean. Zenbait aholku ere proposatu dizkigu: soldata hobea baina denbora gutxiago ekarriko digun lanari ezetz esatea, negozioak handitu baino tamaina berdinean […]

irakurri gehiago →