Aitor Korres: “Dispertsioaz nazkatuta gaude eta alaitasunerako eskubidea dugu”

Euskal preso politikoei eta euren senideei zigor gehigarria ezartzeko diseinatutako dispertsioak 27 urte bete ditu. Egoera horren aurrean, egitarau zabala osatu dute Gasteizen datorren larunbaterako. Azken bidaia, azken paketea, azken bisita lelopean dator aurtengo Udazkenfest jaialdia, eta dispertsioaren aurkako aldarria jai giroan helaraziko dute, ume jolasen, kontzertuen eta herri bazkariaren bidez, besteak beste. Antolatzaileek “astebururo espainiar eta frantziar errepideetan barrena abiatzen diren arabar guztiei keinu” egin nahi izan diete, bide horretan bakarrik ez daudela jakin dezaten. Ba gure kasuan, Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak hitz egin du Aitor Korres antolatzailearekin.

Hurrengo podcasta

Agirre lehendakariaren dokumentalak, euskal telebistetako berri eta Digitaro

az. Ira 28 , 2016