IRRATIEN TARTEA: hauteskunde emaitzak, hizkuntza auziak eta agenda kontuak, Esan Erran eta Halabeditik

Espainiako Gorteetarako joan den igandean egindako hauteskundeek utzitako emaitzei erreparatu diegu gaurko irratien tartean. Arabako kasuan, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioa izan dela lehen indarra azaldu du Halabediko Jon Aranburuk. Ultzama aldean, berriz, abenduaren 20an izan ziren emaitzen antzekoak izan dituzte oraingoan ere, eta bailara EH Bildu, Ahal Dugu eta UPNren artean banatuta legokeela azaldu du Esan Erran irratiko Lur Gilek. Horrez gain, Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz harro festez eta Jazzaharrean festaz hitz egin du Aranburuk. Baita hainbat eragilek uztailaren 1erako antolatu dituzten Mozal legea-ren aurkako mobilizazioez ere. Gilek, bere aldetik, azaldu du Agrupacion Ultzamak euskara eskakizunen aurka sartutako errekurtsoa epaileak bertan behera utzi duela.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: harrotasun mezu alaiek estaltzen duten homofobia gordina

ar. Eka 28 , 2016