Frantziarren aurkako ‘segurtasuna’, hipokresia homofoboa eta hauteskunde giro epela

Gaur bete da astea Frantzian Eurokopa abiatu zenetik, eta horren aitzakiapean sekulako segurtasun eta kontrol neurri zorrotzak hartu ditu Parisek. Horrek inor babesteko baino istiluak areagotzeko arriskua eragin dezakeen susmoa agertu du Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Orlandoko lokal bateko erasoan 50 lagun inguru erail ostean, politikariek salaketa eta babes hitzez ahoa betetzen badute ere, hipokresia mahai gainean dagoela nabarmendu du. Amaitzeko, Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina gatz eta piper handirik gabe doala azaldu du, baita emaitza aurreikusgarria dela ere.

Hurrengo podcasta

'Ezpainak arrainak bezala' eta 'Fotogramak' liburuak ekarri ditu 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak

ol. Eka 17 , 2016