kritiko

ETAk jakinarazi du erakunde armagabea dela dagoeneko. BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utziak dituela, baina, armagabetzeak “bakearen etsaien erasoaldiak jasan” ditzakeelakoan, Baionan bihar egitekoa den ekinbidea jo du berme gisa. Jarri gara gai horri begira eta beste zenbait ere ekarri ditugu gaurko errepaso […]

irakurri gehiago →

Herenegun, EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuari eskatu zioten mozal legea aldatzeko. Lege proposamen bana aurkeztu zuten horretarako, eta babesa eskatu zieten beste alderdiei. Lege horri begira jarri gaitu Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, atzo LOCE erreformaren aurka ikasleek egindako mobilizazioei eta Bakearen artisauek egindako azken adierazpenei ere erreparatu die.

irakurri gehiago →

Jose Luis de Castro Espetxe Zaintzako epaileak mediku txostenak oinarri hartuta herenegun erabaki zuen Izar alabari senda agiria eman bitartean, ospitalean egon ahal izango duela Sara Majarenas. Horien arabera, gomendagarria da Majarenas euskal presoa bere alabaren ondoan ospitalean egotea horrek senda agiria jaso artean. Alaba ospitaleratuta dago urtarrilean aitak labankadaz eraso zionetik. Kasu horri eta […]

irakurri gehiago →

Kurtso berriko lehen lan astearen amaierara helduta, ohitura dugun eran, azken aldiko albisteen errepaso kritikoa eginez eman diogu amaiera lan asteari. Horretarako, aurten hilean behin gurera batuko den Mikel Elorzarekin hitz egin dugu. Batetik, uda igarota munduak berdintsu jarraitzen duenaren irudipena duela esan digu. Bestetik, irailaren 25ean izango diren Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaiez hitz egin […]

irakurri gehiago →

Gaur bete da astea Frantzian Eurokopa abiatu zenetik, eta horren aitzakiapean sekulako segurtasun eta kontrol neurri zorrotzak hartu ditu Parisek. Horrek inor babesteko baino istiluak areagotzeko arriskua eragin dezakeen susmoa agertu du Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Orlandoko lokal bateko erasoan 50 lagun inguru erail ostean, politikariek salaketa eta babes hitzez ahoa betetzen […]

irakurri gehiago →

Joan den astearen amaiera eta aste hau bera markatu ditu errausketaren aurkako eta beste gizarte eredu berri baten aldeko Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Gaiak eragin duen zalapartari begiratu dio Mikel Elorzak ere gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, asteartean zendu zen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdelaziz ere ekarri du […]

irakurri gehiago →

Atentatu hitzaren esanahaiari eta ematen zaion erabilera interesatuari buruz hitz egin du Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Joan den asteartean Burlatan atxilotutakoen kasuari heldu dio, eta tortura salatzeko egindako mural bategatik inor atxilotzea lekuz kanpokoa dela iritzi dio. Horrez gain, ontzia hondoratuta Lampedusan hil diren ehunka errefuxiatuen gertaera ere salatu du. Amaitzeko, Espainiako Gorteetarako nahiz […]

irakurri gehiago →

Hamabostean behin, aktualitateko albiste esanguratsuak hartu eta betaurreko kritikoekin aztertzen ahalegintzen gara, eta Mikel Elorza batzen da horretarako gurera. Gaurkoan, mundu osoko hainbat lagun ezagunen iruzur kasuak ezagutarazi dituen Panamako paperen filtrazioaz hitz egin du. Baita astelehenetik indarrean den Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioaz ere, akordio horri esker, Greziara iritsitako errefuxiatuak Turkiara deportatzeko aukera […]

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Nazioartera begira jarrita, Britainia Handia Europatik irtetearen inguruko erreferenduma nabarmendu du, lehenik. Geurera etorrita, berriz, martxoaren 1ean aske geratuko den Arnaldo Otegiz hitz egin du. Amaitzeko, joan den asteburuan euskal preso politikoen alde espetxeetara eginiko martxak aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Astebete igaro da Madrilen sormena delitu bihurtu zutenetik. Txotxongilo emanaldi bat egiten ari ziren Titeres desde abajo taldeko Alfonso Lazaro eta Raul Garcia atxlotu baitzituzten, beste hainbat gauzaren artean, “Gora Alka-ETA” leloa zeraman kartel bat erakutsi zutelako Madrilen, kaleko emanaldi batean. Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta espetxeratu zituzten hasieran, nahiz eta azkenean karguekin libre utzi dituzten. […]

irakurri gehiago →