mikel elorza

Hainbat izango dira igande honetan hautetsontziekin zita izango duten euskal herritarrak. Batetik, estatus politikoari buruz, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko aukera izango dute Hego Euskal Herriko 50 bat herritan. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko herritarrek Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzulian bota eman beharko dute. Bi zita horiei erreparatu die Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Herenegun, EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuari eskatu zioten mozal legea aldatzeko. Lege proposamen bana aurkeztu zuten horretarako, eta babesa eskatu zieten beste alderdiei. Lege horri begira jarri gaitu Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, atzo LOCE erreformaren aurka ikasleek egindako mobilizazioei eta Bakearen artisauek egindako azken adierazpenei ere erreparatu die.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko hainbat tokitan inauteriak ospatzen ari direla bada denbora jada, baina inauterien euskal kapitala izan daitekeen horretan, Tolosan, atzo lehertu zen festa. Ofizialki, hori bai, joan den astetik giroa berotzeko kaldereroak eta abarrak ospatzen ari zirelako, eta joan den asteburua bortxaketa salaketa batek ilundu zuelako. Gai horri erreparatu diogu gaurko errepaso kritikoaren tartean Mikel […]

irakurri gehiago →

Kazetarien aurka jaurtitako hitzak eta Mexikori aurre egiteko eraiki asmo duen harresia izan dira aste honetan Donald Trumpen jarduna ezaugarritu dutenak. Joan den astean zin egin zuen AEBetako presidente kargua eta zer esana ematen ari da orain ere. Hara begira egoteko dugun ohiturari heldu dio Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, indarkeria matxistaren atzean […]

irakurri gehiago →

Herenegun jakin genuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi duela Kataluniako 2017ko erreferendumerako erabakia. Bide penala martxan jar dezakeela ohartarazi du, prozesu subiranista bideratzen duten politikarien kontra. Katalanek argi dute diseinatutako bide orriari eutsiko diotela, hala ere. Berri horri eta beste zenbaiti betaurreko kritikoekin erreparatzeko, Mikel Elorza batu da gurera.

irakurri gehiago →

Berriz gertatu da. Brexit-arekin gertatu zen, Kolonbiako bake akordioarekin ere bai, eta aste honetan, inkestek besterik adierazten bazuten ere, Donald Trump bilakatu da AEBetako 45. presidentea. Emaitza horrek demokraziaren balioaz, hauteskundeez, inkestez eta beldurrez hausnartzera eraman du Mikel Elorza, eta horren berri ekarri du gaurko errepaso kritikora. Horrez gain, sexu erasoen prebentzioan egiten diren urratsak […]

irakurri gehiago →

Ostirala izanik, asteari eta lehentxeagoko kontuei begira jarri gara gaurko saioan. Azken orduko aktualitatea errepasatu badugu ere, atzeraxeago jo eta patxadaz egunerokoari betaurreko kritikoekin begiratu diogu. Eta horretarako, Mikel Elorza batu zaigu errepaso kritikoa egitera. Gaurkoan, Kolonbiako bake akordioaren gora-beherez, indarkeria matxistaren askotariko aurpegiez eta Gasteizko Legebiltzarraren osaketaz hitz egin du.

irakurri gehiago →

Kurtso berriko lehen lan astearen amaierara helduta, ohitura dugun eran, azken aldiko albisteen errepaso kritikoa eginez eman diogu amaiera lan asteari. Horretarako, aurten hilean behin gurera batuko den Mikel Elorzarekin hitz egin dugu. Batetik, uda igarota munduak berdintsu jarraitzen duenaren irudipena duela esan digu. Bestetik, irailaren 25ean izango diren Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaiez hitz egin […]

irakurri gehiago →

Gaur bete da astea Frantzian Eurokopa abiatu zenetik, eta horren aitzakiapean sekulako segurtasun eta kontrol neurri zorrotzak hartu ditu Parisek. Horrek inor babesteko baino istiluak areagotzeko arriskua eragin dezakeen susmoa agertu du Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Orlandoko lokal bateko erasoan 50 lagun inguru erail ostean, politikariek salaketa eta babes hitzez ahoa betetzen […]

irakurri gehiago →

Joan den astearen amaiera eta aste hau bera markatu ditu errausketaren aurkako eta beste gizarte eredu berri baten aldeko Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Gaiak eragin duen zalapartari begiratu dio Mikel Elorzak ere gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, asteartean zendu zen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdelaziz ere ekarri du […]

irakurri gehiago →