frantzia

Kolaborazio Internazionalista| Igarki de Robles

22 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Bi astetik behin izaten dugun kolaborazio internazionalista Igarki Roblesek egin digu gaurkoan. Hiru gairen inguruan mintzatu gara kolaborazioan: lehenik, Frantziako istiluen inguruan; ondotik, petrolioaren krisiaren inguruan eta azkenik, Israelgo gobernu berriaren inguruan.

irakurri gehiago →

Ugarteko eta Gara Naiz epaiketa, Asiron eta ETAren hildakoen familiekin egindako lanketa, Frantziako Gobernuak euskal presoei dagokienean egingo dituen hurbilketak eta Oxarkoagako auziaz aritu gara Maite Sabalzarekin.

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXVII | La Rage du Peuple

24 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Azken asteotako elkarrizketa mamitsuen ostean, Frantziar estatuko banlieuei begira jarri gara gaurkoan ERRAIETATIK irratsaioan. 1995an zuzendu zuen Mathieu Kassovitz-ek ‘La Haine’ (‘Gorrotoa’), bazterretako gazteriaren matxinadaren inguruko kultuzko filma. Historian zehar gertatu den bezala, bere garaiko testuinguruaren irakurketa ezinhobea egin zuen pelikula honek: «Garrantzitsuena ez da erorialdia, baizik eta lurreratzea», klaseen arteko gerra isilak eztanda egiten […]

irakurri gehiago →

Tertuliarako tartea zabaldu dugu gaurkoan Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin. Kataluniara begira jarri gara lehenik eta behin, atzo bertan jakin baikenuen Llanera epaileak ez zuela martxan jarrik Piugdemonten aurkako euroagindua. Bestetik, Frantzia aldera ere jo dugu, Macronek soldadutza berrezartzeko asmoak azaldu baititu egun hauetan.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Gure Irratiko kide den Ihintza Arrietarekin izan gara. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan: euskal preso politikoen hurbiltzea, Baionatik Pauera bidali zituzten migranteen egoera txarra eta Baionako euskal museoak 2017an izan dituzen datuak izan ditugu hizpide Ihintzarekin.

irakurri gehiago →

Hainbat izango dira igande honetan hautetsontziekin zita izango duten euskal herritarrak. Batetik, estatus politikoari buruz, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko aukera izango dute Hego Euskal Herriko 50 bat herritan. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko herritarrek Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzulian bota eman beharko dute. Bi zita horiei erreparatu die Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, igandeko bigarren itzuliari begira azken eztabaida egin dute bart Martxan mugimenduko Emmanuel Macronek eta Fronte Nazionaleko Marine Le Penek, telebistan. Lehenengoz, aurrez aurre izan ziren bi hautagai horiek, eta erabat jarrera desberdinak izan zituzten. Erasoari ekin zion hasiera-hasieratik Le Penek, eta, hori ikusirik, lasaitasun itxura ematen saiatu zen Macron. Giroa bero dago […]

irakurri gehiago →

Igande honetan egingo dute Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Giro berezik gatazkatsuan murgilduta dago Frantzia azken aldian, horren erakusle dira maiatzaren leheneko mobilizazioetan Parisen sortutako istiluak. Horri begira jarri gaitu Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean eta aipatu dizkigu Ipar Euskal Herriari eragiten dioten gai gehiago ere.

irakurri gehiago →

Hegazti gripeak sekulako iskanbila sortu eta ahate hazleak asaldatu baditu ere, Gabadi, Domintxaine eta Barkoxeko kabalak ez dituztela hilko azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulian izandako emaitzak aipatu ditu. Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren aurkako euro aginduen inguruko ebazpenaz azken berriak […]

irakurri gehiago →

Maiatzaren 7an, Frantziako hautesleek Emmanuel Macron sozioliberalaren eta Marine Le Pen ultraeskuindarraren artean hautatu beharko dute hurrengo presidente izango dena. Atzo izandako lehen itzuliko emaitzei erreparatuta, Macronek abantaila guztiak dituela dirudi Eliseora iristeko, izan ere, alderdi tradizionaletako hautagaiek haren alde botoa emateko deia egin dute, atzoko porrota onartu orduko. Ba atzoko hauteskunde egunari, lehen itzuli […]

irakurri gehiago →