Aste honetako ARGIA: hormonen kutsatzaileak, Panamako paperen zalantza eta estatugintza

Egunerokoan ia ezinbestekoak diren hainbat xaboik, arropak, kosmetikak edo etxetresnek sekulako eragina dute gure hormonengan. Aste honetako Argia-ren alean gai hori landu dute astekariko gai nagusi gisa eta horren aurrerapena egin du Estitxu Eizagirrek gurean. Horrez gain, Panamako paperen filtrazioak agerian utzi duenaz gain, ezkutatu nahi duenaren inguruan eginiko erreportajea ere nabarmendu du. Amaitzeko, estatugintzaren gaia lantzeko egin dituzten hiru irakurgai gomendatu ditu: Sustrai Colinak Andoni Olariagari egindako elkarrizketa, Arantza Santestebanek Eduardo Apodakari egindakoa eta Joseba Gabilondok ondutako hilabete honetako Larrun.

Hurrengo podcasta

Bego Oleaga: "Pertsonen arteko desorekan gure ardura onartu behar dugu"

az. Api 20 , 2016