Bego Oleaga: “Pertsonen arteko desorekan gure ardura onartu behar dugu”

Atzoko irratien tartean Halabediko Jon Aranburuk aipatu zigun eran, errefuxiatuei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Gasteiz Irekia dinamikako kideek. Errefuxiatuak, eskubiderik gabeko pertsonak. Zer egin dezakegu? izenburupean, atzo hasi zen egitaraua Montehermoso Jauregiko Betolaza aretoan. Gaur, Aldabe gizarte etxean, Gosearen aurkako ekintza erakundearekin lanean aritu den Daniel Burgi kazetari eta argazkilariak eskainiko du hitzaldia, 19:00etatik aurrera, eta biharko ere badituzte zenbait ekintza aurreikusita. Horien berri Gasteiztik bertatik jasotzeko, Halabedi irratiko estudioarekin bat egin dugu, Igor Goikolea esatariak Gasteiz Irekiako Bego Oleagarekin hitz egin baitu.

Hurrengo podcasta

Xabier Landabidea: "Ez gara ohartzen euskarazko irratietan sortzen den eduki pilaz"

az. Api 20 , 2016