TERTULIA: Baigorriko atxiloketen ostean, gatazkaren konponbiderako dagoen panoramaz

“Kataluniako ETAko buruzagiak ezin atxiloturik, Espainiako Gobernuak Euskal Herrikoekin konformatu behar izan du, alehungarren aldiz erakundea buru gabe utzita”. Angel Errok gaurko Berria egunkarirako idatzitako hitzak dira, askok esan dute gauza jakina dela atxiloketen data ongi kalkulatuta egoten dela, etekin politikoa ateratzeko. Atzo iritsi zen Nazioarteko Harremanetarako Taldea Euskal Herrira, horren bezperan izan ziren atxiloketak. Urriaren 21ean beteko dira lau urte ETA erakunde armatuak behin betiko su etena iragarri eta armagabetzeko borondatea azaldu zuenetik. Asko dira gai honek dituen hari muturrak, eta zenbaiti tira egin diegu gaurko tertulian Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

#bidegorritik AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendariarekin

og. Ira 24 , 2015