TERTULIA: hirigintza planetan hizkuntza irizpidea kontuan hartu eta legez babesteko beharra

Kezka zabalduta dago aspaldian, baina soluzioei buruz gutxiago hitz egin dute orain arte. Euskara ahultzen ari da indar gehien duen lekuan, arnasgune gisa izendatu diren horietan. Jaitsi egin da euskaraz dakitenen portzentajea, euskara lehen hizkuntza dutenena ere bai, eta, hortaz, baita erabilera ere. Arrazoi bat baino gehiago dago aldaketa horren oinarrian, baina ziurra da hirigintzak zerikusia duela. Eta horrekin du lotura Lekarozko Aroztegia proiektuak eragin dezakeenaren inguruko kezkak ere. Gaiari buelta bat eman asmoz, lehen ere euskararen bueltan hizketan jarri izan ditugun Oier Imaz eta Aitor Kaltzakorta batu zaizkigu tertuliara.

Hurrengo podcasta

Nora Salbotx: "Hazi hezitzaileentzat aski ongi ongarritutako lurra da Baztangoa"

og. Mar 10 , 2016