Artozkiko artelanak agertu dira

Itoizko eta Artoizkiko herrien defentsaren 20. urteurrena bete da aurten, Itoizko urtegiaren proiektua geldiarazteko defentsarena. Urteurrenarekin etorri da ezustekoa. Artozkiko herrian erresistentzia egunetan ikusgai zegoen Artezki erakusketako parte ziren 14 koadro agertu dira anonimoki. Artozkiko eliza museoa bizia bihurtu zen borroka egun horietan, koadro, argazki, liburu, diskoak bildu zituena. 2003ko irailaren 30eko goizaldean baina, Foruzainak eta Guardia Zibila sartu ziren hondeamakinekin batera, eta herriko etxe guztiak banan-banan hondakin bihurtu zituzten. Hori baino lehen ordea, poliziak elizatikatera zituen artelanak, eta urteetan egon dira bulego ofizialetan. Orain, modu anonimoan, 31 artelanetatik 14 berreskuratu dituzte. eta gaurtik aurrera ikusgai izanen dira Iruñeko Geltokin. Urriaren 20tik aurrera aldiz, Agoizko Kultur Etxean.

Maite Bidarte lankidea Iruñean Itoizko Urtegiak mehatxatutako herritarrek, Itoitzekiko solidarioek eta artistek emandako prentsaurrekoan eta Lorena Beroiz herritarrarekin hitz egiteko aukera izan du, eta ondotik ni bildu naiz duela 20 urte erakusketa antolatzen aritu zen Josetxu Lukasekin.

 

Hurrengo podcasta

Nafarroako Hitza-ren errepasoa

al. Urr 2 , 2023