Gasteizko aurrekontuak, bertso kuadrilla artekoa eta ‘alea.eus’ ataria ekarri dizkigu Jon Aranburuk irratien tartera

Irratien tartea zabaldu, eta Gasteiz aldera zein Basaburua eta Ultzamara begira jartzen gara bi asteartez behin, baina gaur Arabako hiriburura soilik jo dugu, Esan Erraneko Lur Gilek ez baitu izan gugana batzerik. Halabediko Jon Aranburuk, berriz, Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartu izanaz hitz egin digu, hasteko. Datorren larunbatean hasiko den Arabako bertso kuadrilla artekoa ere nabarmendu digu. Eta, amaitzeko, Arabako gaurkotasuna euskaraz jorratzeko sortu berri den alea.eus hedabideaz hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

Euskal Herriko heavy metal diskoen txanda Burdinola irratsaioan

ar. Urt 19 , 2016