‘Bilgune kontari’: ‘Irla bat izan ez dadin’, EMMren adierazpena eta ‘Hezkidetzan aditua’ titulua

Angela Davisek 2016ko otsailean gurera egindako bisita medio, hamaika izan ziren gurean egin ziren gogoeta eta eztabaidak. Emankortasun hori medio, bisita hura bisita soilean gera ez zedin, hainbat gogoeta eta ekarpen bildu dituzte Irla bat izan ez dadin argitalpenean. 26 emakumek idatzitako 24 artikulu jaso dituzute bertan, eta horren berri ekarri du Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren errepasora. Horrez gain, Emakumeen Mundu Martxaren udako foroko adierazpenaz eta indarkeria transismikoari buruzko jardunaldiez hitz egin du. Baita Bizkaiko Urtxintxa eskolak eta Emagin Elkarteak antolatutako Hezkidetzan aditua ikastaroaz ere.

Hurrengo podcasta

Edurne Gallo: "Hausnartuko dugu gizarte orekaturako zein komunikazio behar den"

al. Urr 3 , 2016