Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargo bakarraren aurrean bertako udalen iritzia zein den kontatu digu, hasteko. Euskararen Erakunde Publikoak Capio klinikarekin hitzartu duen akordioa ere aipatu digu, euskara sustatzeko asmoarekin izenpetu dutena. Amaitzeko, bihar hasiko den Hazparneko Zinegin festibalaren inguruko xehetasun zenbait ekarri dizkigu.
Hurrengo podcasta
Antonio Bañosen elkarrizketa eta mutualitateen inguruko erreportajea, aste honetako Argian
az. Aza 18 , 2015
Podcast gehiago
-
2023/02/20
Kultur tartea – Esti Markez