Naturak haurren eta familiengan duen eragina, Txapa irratiko lagunen bidez

Ikerketek eta berezko esperientzia pertsonalek erakusten dute gaur egungo haurrek eta familiek natura behar dutela. Interakzio zuzena funtsezkoa omen da zentzumenen eta adimenaren garapenerako; baita garapen sozial eta afektiboarentzako ere. Horretaz jabetuta, Heike Freireren Educar en Verde liburua da ekarri dute euskarara Txatxilipurdi elkarteko kideek, eta Berdean hezi izendatu dute. Diego Martiartu Zugastik egin ditu itzultzaile lanak eta Maddi Urizar Altunak ilustratu du azala. Liburua Irrien Lagunak Klubaren laguntzarekin argitaratu dute. Liburuaren aurkezpena aitzaki hartuta egitarau zabala prestatu dute gaurko, eta Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Oier Nafarraterekin egin dute elkarrizketa horretaz.

Hurrengo podcasta

MBIM-2015-11-12 San Martin Udara , hau ikara!

ol. Aza 13 , 2015