natura

Egungo egoerak eragin asko izan ditu eremu askotan. Horietako bat ingurumena da, natura eta gure ingurunean eragina nabaritu baita hartutako hainbat neurriren ondorioz. Mikel Oterok azaldu ditu jazotako aldaketak. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8an aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Lauaxetaren gabardinaren istorioa aurreratu digu, batetik. Baita COVID19ak hainbat eremutan izandako eraginaz egindako bi erreportaje ere: naturan izan duen eraginari buruzkoa, eta hezkuntzan izan duena, hain zuzen ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hainbat proiektu ari dira zabaltzen egun eta asteotako egoera eramangarriago egin asmoz, besteak beste. Horietako bat da Iñaki Sanz Azkue eta Eñaut Aiartzaguenak martxan jarritakoa. Haurrei, ipuin eta marrazki bidez, naturari buruzko irakaspenak emateko asmoarekin, hain zuzen ere. Irakurmena landu, haurrei marrazteko aitzakia eman…horixe bultzatu nahi dutena, besteak beste. Eñaut Aiartzaguenarekin hitz egin dugu aiptutako […]

irakurri gehiago →

Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

16 ekaina, 2017 | 0 Komentarioak

Tita Godinez,  Guatemalako  Emakumeen Sektorea Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten duten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.ogg

irakurri gehiago →

Joan den ostiraletik Tabakaleran ikusgai dagoen Organismo bizidunen agentzia erakusketak egitura sozialen eta naturaren arteko harremanak hartzen ditu abiapuntutzat, arte garaikidearen ikuspuntutik. Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Sortzaile horiek nork bere ikuspuntutik heltzen diote gizakiok munduan uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari delako, natura modu berria sortzen. Baina erakusketaren […]

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetzaz hausnartzeko joera bada gurean azken urteotan. Zer jan beharko genukeen, jango dugun horren ekoizpenak nolako izan behar duen, edo jango duguna erosterakoan kontuan zer izan behar ote dugun dira zenbait gako. Horren harira, GITE-IPESek Laborerekin batera, eta Argia eta Uriola hedabideen laguntzarekin, elikadurari buruzko hausnarketa sustatu nahi duen jardunaldia antolatu du Bilbon. Atzo […]

irakurri gehiago →

ZIENTZIALARI: Animalia aniztasuna

1 uztaila, 2016 | 0 Komentarioak

EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte bat eskaini dio, geroztik animalien […]

irakurri gehiago →

Bergarako Txapa irrati libreko lagunak batu dira gaurko irratien tartera, eta Ozaetako Plisti plasta gunearen ingurukoak ekarri dizkigute, Andrea Lopezi egin dioten elkarrizketaren bidez. Heziketa gune hori 2 urte eta erdi eta 6 urte arteko haurrentzat dago egokituta, eta ostiral honetan familientzako ate irekiak egingo dituzte.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabalduta ekin diogu Zebrabideko asteari, eta Tolosaldeko kontuak ekarri ditugu gurera. Hamabostero bezalaxe, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosekin hitz egin dugu. Hasteko, datorren martxoaren 3an hasiko diren Amalur jardunaldien 11. edizioa nabarmendu digu. Jarraian, Mendi Tour zine zikloaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Ikerketek eta berezko esperientzia pertsonalek erakusten dute gaur egungo haurrek eta familiek natura behar dutela. Interakzio zuzena funtsezkoa omen da zentzumenen eta adimenaren garapenerako; baita garapen sozial eta afektiboarentzako ere. Horretaz jabetuta, Heike Freireren Educar en Verde liburua da ekarri dute euskarara Txatxilipurdi elkarteko kideek, eta Berdean hezi izendatu dute. Diego Martiartu Zugastik egin ditu […]

irakurri gehiago →