arrasate

Hiru Kortxea: Assata talde gaurko protagonista

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu. Eta Arrasateko Assata taldea elkarrizketatu dugu, taldeak estreinatu berri duen “Dantzatu, madarikatuak” aitzakia hartuta. Eta gutiziak Irlandara eraman gaitu: The Murder Capital.

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Gipuzkoako txapelketako finalerdiak II

24 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Joan den astean egin bezala, aste honetan ere Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerdietako bertsoak adituko ditugu Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak I

24 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerdietako bertsoak adituko ditugu, aste honetan eta hurrengoan Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

Aurreko astean jai hartu ostean, poltsikoa nobedade eta albistez beteta ekarri dugu gaurkoan. Ohiko menuari La Banda del Abuelo taldearekin elkarrizketa eta gutizia tartean Blowfuse taldea gehitu dizkiogu! On egin!  

irakurri gehiago →

Eguraldi kaskarrarekin, Arrasaten aterpe gutxi dagoela ikusita, herriko guraso talde batek gaztetxea umeen aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria egin zieten bertako kideei. Oniritzia jaso ondoren, Arrasateko Guraso eta Haur Asanblada eratu zuten, eta jada hasi dira ekintzak antolatzen. Ba gune eta dinamika berri horri buruzkoak gurera ekartzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek asanblada horretako kide […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 10. eguna

8 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoa, egun osoko azken kronika izango da. Izan ere, ordu gutxi falta dira Korrika Iruñeara heldu eta Otxandion lekuko barruan gorde zuten mezua ezagutu dezagun. Gaurko eguna amaitu orduko, Korrikan zehar ikusi ditugun furgonetek 2415 km eginak izango dituzte. Baina amaiera gertu egoteak, ez du inondik inora esan nahi azken kilometroetan indarrak agortzen ari zaizkigunik! […]

irakurri gehiago →

Gogoeta prozesu bat amaitu berri du EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Txosten bat onartu dute, Euskal Herri euskaldunari ateak ireki izenburupean, datozen urteetarako lan ildoak zehazteko. Ziklo aldaketari begira jarri dira, eta etzi aurkeztuko dituzte jendaurrean lan ildoak, Euskaraz Bizi Egunean, Arrasaten. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta antolaketan buru-belarri dabilen Koldo Zaratek egin digu […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait egun, saioko soinu banda gisa hartu genun Izeberg taldearen berri ekarri dugu gaurko irratien tartera. Hainbat jatorritako haize boladek elkartu omen dituzte taldeko kideak norabide berean. Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu dute euren izeberga eta 2013ko martxotik forma hartu du egitasmoak. Ekainean ikusi du argia euren bigarren diskoak: […]

irakurri gehiago →

Espainiako Gobernnuaren ordezkari Carmen albak Agizko Udalari ostegunean eskatu zion ezada bezala Mikel Zabalza torturapean hil zela oroitzen duen mural bat, irudiak “terrorismoa goratzen” duela uste duelako. Albaren aginduak hainbat kritika piztu zituen, eta Espainiako Gobernuaren ordezkariak prentsa ohar bidez azalpenak eman behar izan zituen. Horrek guztiak, paretetako mezuekin zenbaitek duten obsesioak, alegia, beste hausnarketa […]

irakurri gehiago →

MOOC ikastaroez edo Online Ikastaro Ireko Masiboa delakoaren berri ekarri du Lanki ikertegiko Maider Iriartek. Bigarren aldiz antolatuko du formatu horretako ikastaroa Mondragon Unibertsitateak, on line eta doan ikasteko aukera ematen duena. Maiatzaren 5ean hasiko da aurtengoa: Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia. Bertako moduloak nola banatuko diren eta zein gai jorratuko dituzten azaldu du, gurean, […]

irakurri gehiago →