IRRATIEN TARTEA: Willis Drummonden ‘Tabula Rasa’, Bilbo Hiriatik

Willis Drummond taldekoek atzo Bilboko Kafe Antzokian egindako disko aurkezpenari begira jarri gara gaurko irratien tartean, Tabula Rasa izeneko lan berria kalean izango baita bihar, eta Willis Drummondek sortu berri duen Tabula Rasa Records zigiluaren lehen erreferentzia izango da. Lan berriak berpizte baten ikurra izan nahi du. Bertan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboak, 80ko post-punka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka sartu dituzte. Urte amaiera eta datorren urtea bitartean egingo dute disko berria aurkezteko kontzertu sorta. Baina xehetasun gehiago, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalaren erreportajean ekarri ditugu gurera.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Nafarroako hezkuntzako LEPa indargabetzea, errejimen zaharraren indarraren sintoma?

og. Aza 17 , 2016