TERTULIA: udal eta foru bozen ondorengo panorama politikoaz hausnartu dugu

Eskuina gailendu dela da igandeko hauteskundeek Euskal Herrian utzi duten ondorioetako bat izan daiteke. Lurraldetasunari heldu eta zazpi lurraldeetara lupaz begiratuta, honakoa litzateke argazkia gurean, Ipar Euskal Herriko kantonamendu eta Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeak igarota: eskuin koalizioak nagusi Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; EAJ nagusi Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta UPN nagusi Nafarroan. Espainian, Galizian eta Herrialde Katalanetan ezker koalizioak indartsu sartu dira udaletara, oso indartsu. PPren gainbeherak utzi die bidea libre, eta M15ak piztu zuen sumina alkate eta zinegotzi bilakatu da. Gertuan eta urrutixeago geratu den paisaia politikoari tiraka aritu nahi genunke gaurko tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Josu Larrinaga eta Jabi Zabala udal eta foru bozen emaitzez, Bilbo Hiria irratian

ar. Mai 26 , 2015