‘Bilgune Kontari’-ren errepasoa, Idoia Trenorren eskutik

Astelehenetan egin ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Gaurkoan, Idoia Trenor batu zaigu, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: bihar, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izanik kalera irteteko deia; Hamaika Telebistan gaztetxeetan eta gune autogestionatuetan izaten diren rol eta estereotipoez emititutako erreportajea; Gasteizen eskainiko den hezkidetzan aditu izateko ikastaroa; eta ostiraletik larunbatera Donostiako Miramar jauregian egingo den Beste bake prozesuen esperientzietatik ikasten topaketa.

Hurrengo podcasta

Joseba Zuberogoitia, Lekeitiko euskal zine bileraz

al. Aza 24 , 2014